Mondragon Unibertsitateak ‘ihes-gela’ antolatu du Tabakaleran, batxilergoko 50 ikaslek euren enpresa-talentua erakuts dezaten

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak ‘ihes-gela’ antolatu du Tabakaleran, batxilergoko 50 ikaslek euren enpresa-talentua erakuts dezaten

GazteGoTalent

Mondragon Unibertsitateak ‘ihes-gela’ antolatu du Tabakaleran, batxilergoko 50 ikaslek euren enpresa-talentua erakuts dezaten

Parte-hartzaileek enpresa-munduarekin lotutako sei erronkari egin beharko diete aurre, eta erosteko, saltzeko, asmatzeko, negoziatzeko… duten talentua erakutsi

2019·01·25

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatearen eskutik, Tabakalera scape room edo ‘ihes-gela’ bihurtu da gaur. Bertan, zenbait ikastetxetako batxilergoko 50 ikaslek, 11 taldetan banatuta, enpresa-munduarekin lotutako erronkak, dilemak eta norgehiagokak gainditu behar izan dituzte euren enpresa-talentua erakusteko. 

Sei guneko ihes-gela batean, 15 minutu eta jarraibideak eman dizkiete ikasleei gune horietako bakoitzetik irteteko. Gazteek hainbat alderdiren inguruan hausnartu behar izan dute, besteak beste, marketinari, berrikuntzari, finantzei, kanpo-merkataritzari eta Giza Baliabideei buruz. Lehiaketaren izena gazteGOTalet da, eta enpresa-munduan interesatuta dauden gazteek erronkei aurre egiteko ideiak sor ditzatela du helburu.

Goizean zehar Tabakalerako laugarren solairuan (Kutxa Kultur gunean) egin den jardunaldia Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduak (myGADEk) antolatu du.  Gaur egun, 4 ikasturteetan ibilbide duala eskaintzen duen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bakarra da estatuan, hau da, lehenengo mailatik laugarrenera ikasketak eta lana uztartzeko aukera ematen duen bakarra. Hala, 4 urtez enpresan trebatu ondoren graduatu daitezke ikasleak. Gradua Irungo, Oñatiko eta Bilboko campusetan eskaintzen du Mondragon Unibertsitateak.

13:30ean aukeratuko dituzte gazteGOTalet lehiaketako finalistak eta jarraian diploma-banaketa egingo dute. Talde irabazleak Madrilerako edo Bartzelonarako bidaia eskuratuko du.