Hizkuntza inklusiboan formazioa Mondragon Unibertsitaean

Atzealdea

Hizkuntza inklusiboan formazioa Mondragon Unibertsitaean

Formazioa

Hizkuntza inklusiboan formazioa Mondragon Unibertsitaean

Mondragon Unibertsitateak, Murgibe aholkularitzako Itxasne Martinez Ojinagarekin kontatu du gaur goizean, hizkuntza inklusiboaren inguruko ikastarorako.

2019·01·11

$titulo.getData()


Gaur goizean, Mondragon Unibertsitateak, hizkuntza inklusiboaren inguruko ikastaro bat egin du. Ikastaro honetan, Mondragon Unibertsitateko komunikazio arloko pertsonetaz gain, komunikazio gaietan Unibertsitatearekin lankidetzan aritzen diren erakunde kolaboratzaileetako kideek ere parte hartu dute.

Guztira 16 lagun izan dira ikastaroan. Hauek, Mondragon Unibertsitatea osatzen duren 4 fakultateetatik eta AZK eta Arteman bezalako enpresa kolaboratzaileetatik etorri dira. Ikastaroa, MURGIBE aholkularitzako Itxane Martinez Ojinagak eskaini du.

4 ordu iraun dituen ikastaro honetan, formazioa jasotzeaz gain, hizkuntza inklusiboaren irizpideen inguruan eztabaidatu da eta hainbat ariketa ere egin dira non ikusi diren hizkuntza inklusiboak ematen dizkigun hainbat eta hainbat aukera.

Formazio saio hau, Mondragon Unibertsitateak, berdintasun planaren baitan aurreikusi dituen formazio ekintza desberdinen artean jasota dago.

Mondragon Unibertsitateko berdintasun plan hau, Plotina europar proiektuaren baitan gauzatu zen orain urte eta erdi, non, Unibertsitateak, Europako beste unibertsitate eta aholkularitzekin parte hartzen duen.