Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Etorkizuna Sortzen proiektua bultzatu du

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Etorkizuna Sortzen proiektua bultzatu du

Proiektua

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Etorkizuna Sortzen proiektua bultzatu du

Etorkizuna Sortzen, joan zen urteko programa prototipo baten ondoren aurten kaleratu den orientazio-programa esperimentala izan da

2022·03·30

$titulo.getData()


Guztira 2.000 gazte ari dira parte hartzen Etorkizuna Sortzen programan, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe eta herri zein hiri ezberdinetakoak: Laudio, Zornotza, Beasain, Hondarribi, Zalla, Zumaia, Zarautz, Legazpi… eta beste hainbeste.

Programa honen helburua, ikasleen orientazioa prozesu itxi bat ez ezik, bide bat dela erakustea zen, eta tresna ezberdinak gazteei erakutsi eta hauekin esperimentatzea. Etorkizuna Sortzen, joan zen urteko programa prototipo baten ondoren aurten kaleratu den orientazio-programa esperimentala izan da.

Horretarako, prozesua hiru saiotan burutu dute. Lehenengo saioaren helburua gazteen autoezagutza sustatzea izan da. Jolas ezberdinen bitartez bakoitzak norbere gaitasunak deskubritzeko balio izan die.

Bigarren saioan, gazteei mezu ezberdinak partekatu zaizkie, hainbat gazteren zuzeneko bideo-testigantzen bitartez, inspirazio-iturri bezala izan ditzaten. Ondoren, gizarteko gertaera erreal baten ondorioz, sortzen diren lan-alor ezberdinak abiapuntutzat hartu dituzte. Ikasle bakoitza horietan nola ikusi daitekeen erabakitzeko, gaitasunetan eta interesetan oinarritutako aukeraketa prozesu bat burutu dute.

Hirugarren eta azken saioan, bigarren saioan egindako aukeraketa benetan haiekin bat etor daitekeen argitzeko, esperimentatu egingo dute. Paperean ikusitakotik, ekintzara pasatzea guztiz beharrezkoa baita, gazteek etorkizunean hartuko dituzten erabakiak egokiak diren jakin ahal izateko.

Prozesuaren zehaztapenak ezagutzeko, jarraian ageri den plataforman aurkitu daiteke informazio guztia: https://etorkizunasortzen.feelmw.com

Proiektu esperimental eta berritzaile honetan, haien konpromezua erakutsi dute Laboral Kutxak alde batetik, eta Euskal Herriko hainbat unibertsitatek bestetik: Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, EHU eta IED Kunsthal Bilbaok.