Badator Euskaraldia Bilbao Berrikuntza Faktorian!

Atzealdea

Badator Euskaraldia Bilbao Berrikuntza Faktorian!

Euskaraldia

Badator Euskaraldia Bilbao Berrikuntza Faktorian!

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari

2022·11·18

$titulo.getData()


2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak (eta baita BBF txoko guztiak) beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Ohiturak aldatzeko aukera bat da, euskara gero eta biziago bat izan dezagun. Eta bizitzaz beteriko dugun faktoria honetan ekintza desberdinak antolatu dira egun hauetan. 

Alde batetik, abenduaren 2an 10.30etan lehiaketa bat antolatu da Dock tabernan. Banaka zein taldeka apuntatu daiteke eta talde irabazleak jasoko duen saria “Scape” sala baten parte hartzeko aukera izango da, esperientzia ezin hobea elkarrekin tarte dibertigarri bat pasatzeko. Parte hartzeko inprimaki hau betetzearekin nahikoa da: https://forms.gle/Fhcd3mfSaNSKiC3j8 

Bestetik, argazki lehiaketa bat proposatu da. Horretarako Dock tabernan Euskaraldiko txoko bat jarri da. Bertan dauden elementu desberdinekin azaroaren 18tik 28 arte (biak barne) argazkia atera eta euskarabatzordea.enpresagintza@mondragon.edu helbidera bidaltzea besterik ez da behar. Argazki hauen originaltasuna eta gaiarekiko erlazioa baloratuko dute Enpresagintza fakultateko Euskara Batzordeko kideek. Irabazlea Abenduaren 2an esango da 11.30etan eta 2 pertsonarentzako gosaria lortuko du Dock tabernan. 

Lehiaketa hauek BBFko biztanle guztiei bideratuta daude, anima zaitez!