Business Data Analytics-eko taldea, Grupo Cajamar-ek antolatutako Datathoneko txapeldunorde

Atzealdea

Business Data Analytics-eko taldea, Grupo Cajamar-ek antolatutako Datathoneko txapeldunorde

Datathoneko txapeldunorde

Business Data Analytics-eko taldea, Grupo Cajamar-ek antolatutako Datathoneko txapeldunorde

Estatuan 20 unibertsitate baino gehiagok parte hartzen duten lehiaketaren V. edizioa da

2021·06·01

$titulo.getData()


Maiatzaren 1ean eman zen jakitera Grupo Cajamar-ek antolatutako Datathoneko epaimahaiaren erabakia. Mondragon Unibertsitateko Business Data Analytics graduko bigarren mailako ikasle talde bat txapeldunorde geratu zen datuen bisualizarioarekin lotutako erronkan. Lehiaketa horren V. edizioa da, eta nazioko 20 unibertsitatek baino gehiagok parte hartzen dute; parte-hartzaile gehienak master eta doktoregoko ikasleak dira.

Taldearekin egon gara, Nagore Bermeosolo, Elene Astondoa eta Unai Torrecilla eta hauek dira emaitzak ezagutu ondoren egindako balorazioak.

Nola animatu zineten lehiaketa honetan parte hartzera? Zergatik?
Oso interesgarria iruditzen zitzaigun unibertsitatetik kanpoko jendearekin eta askotariko profilekin lehiatzea, kanpoko munduarekin lehen harremana izateko. Gainera, gure marka pertsonala garatzen lagun diezagukeela uste dugu, eta datuen analitikaren esparru zehatzago batean espezializatzen has gintezkeela.

Zertan oinarritu da lehiaketa? Nola zegoen antolatuta? Zer fase zeuden?
Helburua zen COVID-19k Espainiako nekazaritzako elikagaien merkatuan izan duen eragina aztertzea datuen bidez, modu bisualean eta erraz interpretatzeko moduan. Lehiaketak bi kanporaketa-fase zituen top 3 nazionala lortzeko. Lehen fasean unibertsitateen artean lehiatzen zen, eta naziokoan unibertsitate bakoitzeko irabazleak lehiatzen ziren. Behin hori gaindituta, hiru talde finalistek aurkezpen bat egiten zuten euren proiektuak defendatzeko.

Zer eraiki duzue? Zertan datza lehiaketaren konponbidea?
Gure produktua aplikazio bisual interaktibo eta multiplataforma bat da, erabiltzaileak hainbat ondorio modu gidatuan ateratzeko aukera ematen duena. Hainbat orrialde ditu, eta horien bidez, COVIDen inpaktua modu globalean eta zehatzago azter daiteke. Inpaktu kualitatibo eta kuantitatibo horietan zooma egiteko aukera ematen du, autonomia-erkidegoaren eta produktuaren arabera. Gainera, herritarrek pandemian eta pandemiaren ostean dituzten elikadura-ohiturak aztertzen ditu.

Zer ikasi duzue prozesu honetan? Zerekin geratzen zarete?
Hainbat alderdi sakontzeko aukera izan dugu, hala nola erabiltzailearen esperientzia, sormena, negoziorako orientazioa eta gure ikerketa-gaitasunak garatzeko aukera, aurrez aurre izan ez ditugun arazoak konpontzeko. Azkenik, Shinyn aplikazio interaktiboak sortzen trebatu gara.

Animatuko zenituzkete beste ikasle batzuk horrelako jardueretan parte hartzera? Zergatik?
Zalantzarik gabe, datuen analisiaren inguruan interesatzen zaizkien alderdiei buruzko ezagutza zabaldu nahi duten ikasle guztiak animatzen ditugu, oso aukera ona baita horretarako. Hala ere, aipatu behar da lan horien atzean ahalegin handia dagoela inplizituki, agian hautemanezina lehen begirada batetan.