Ekintzailetza arloko 74 graduatuei diploma ematea

Atzealdea

Ekintzailetza arloko 74 graduatuei diploma ematea

LEINN-eko Diploma Banaketa

Ekintzailetza arloko 74 graduatuei diploma ematea

Mondragon Team Academyk ekintzailetza arloko 74 graduatuei diploma ematea ospatu du Bilbon

2018·05·15

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Bilbon ospatu zuen bere 74 graduatuei diploma ematea; alde batetik LEINN(Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzan Gradua) graduatuei eta bestetik MINN(Intraekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Nazioarteko Master Executive) masterrekoei; Bilbao, Madrid, Bidasoa eta Oñatiko ekintzaileei. 

Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zen ostiralak 11an, arratsaldeko 18:00etan eta Bilboko Alkatea den Juan Mari Aburtok inauguratu zuen eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Vicente Atxak, eman zion itxiera. Beraiekin, besteak beste, Gotzone Sagardui Goikoetxea (Alkatetzako zinegotzia)eta Xabier Otxandiano(Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzi Ordezkaria) egon ziren, baita Lander Beloki, Enpresagintza Fakultateko dekanoa ere.  

Zehazki 68 diploma entregatu ziren LEINNeko graduatuei, Bilbo(Bilbao Berrikuntza Faktoria lenengo promozioa izanik), Bidasoa, Oñati eta Madril-go(Teamlabs laborategikoak) graduatuei eta 6 MINN masterreko graduatuei. 

Ekitaldiko argazkiak:
https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72157691030414300

MONDRAGON TEAM ACADEMY 

Mondragon Team Academy ekintzailetza komunitateak bere hamargarren urteurrena ospatzen du aurten. Sare hau 2008an jaio zen Enpresagintza Fakultateko ekintzailetza unitate moduan ekintzailetza arloan heziketa bultzatu eta maila globalean zabaltzeko. Gaur egun sareak 10 berrikuntza laborategi ditu, Europa, Amerika eta Asian zehar eta hiru programa ditu ekintzailetzan oinarrituta. LEINN gradua; MINN masterra eta TEAMINN El grado en Liderazgo Emprendedor e Innovación, LEINN; el Máster Internacional en Intraemprendimiento e Innovación Abierta, MINN;  y TEAMINN, el Máster para formar entrenadores de equipos emprendedores.