EKITEN lehiaketa. Ekainaren 8an azken eguna proiektuak aurkezteko

Atzealdea

EKITEN lehiaketa. Ekainaren 8an azken eguna proiektuak aurkezteko

Lehiaketa

EKITEN lehiaketa. Ekainaren 8an azken eguna proiektuak aurkezteko

EKITEN lehiaketan parte hartzeko azken eguna, ekainaren 8a da. Igo zure proiektua INNOWEB aplikaziora eta 1000 euro irabazi

2018·06·04

$titulo.getData()


EKITEN, Mondragon Unibertsitateak 2002 urtean abian jarri zuen proeiktua da. 3 helburu ditu proiektu honek:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean izaera ekintzailea sustatzea, sormena, ekimen-bilaketa eta autoenplegua bultzatuz.
  • Balio erantsia duten produktuak, prozesuak, zerbitzuak edo negozioak sortzeko ideia berritzaileak sustatzea.
  • Disziplina anitzeko taldeetan lan egitea sustatzea

EKITEN lehiaketak hiru lerro proposatzen ditu proiektuekin parte hartu ahal izateko eta urtero, ondoren aipatzen diren erakundeek babestuta egon dira:

  • GAZTENPRESA: Enpresa ideia berriei buruzko lehiaketa babestu du proiektuaren hasieratik (2006 urtea)
  • Landa-ingurunearen garapenari buruzko ideien eta proiektuen lehiaketa Debagaraia eta Debabarreneko landa garapenerako agentziek babestu dute 2008tik 2016ra. 2017tik aurrera, LANDAOLA, Gipuzkoako landa garapeneko agentzien federazioak ordezkatu ditu Debemen eta Debagoieneko lana garapen agentziak.
  • KIMU BERRIk babestu du eguneroko bizitza errazten duten produktu eta zerbitzu berritzaileak lehiaketa 2010 urtetik ona.

Ondoren azaltzen diren lehiaketetako baten edo gehiagotan aurkez dezakezu zure proiektua:

  • XII Enprea Ideia Berritzaileak lehiaketa.
  • X Landa eremuaren garapenerako ideien lehiaketa.
    • Landa ingurumenaren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duten proiektu eta ideiak zerbitzu desberdinen bitartez: garraioa, gizarte zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, merkataritza, teknologia berrien ezarpena, aisialdia, cultura, kirola, eta abar.
  • VIII Kimu Berri lehiaketa, eguneroko bizitza hobetzen duten produktu eta zerbitzuen lehiaketa.

Lehiaketako oinarriak lotura honetan aurkituo dituzu.

Lotura honetan deskarga ditzakezu proiektua aurkezteko behar dituzun txantiloiak: zeharkakoa eta goitik-beherakoa.

Zure proiektua kargatzeko sar zaitez hemendik  Innoweb  apikazioan.

Innoweb aplikazioa erabiltzeko esku-liburua deskargatu.

Kontutan izan beharreko datak:

  • Ekainak 8: proiektuak aurkezteko azken eguna
  • Ekainak 14: publikoaren iritziaren neurketa
  • Ekainak 15: saritutako proiektuen esleipena
  • Ekainak 22: sari banaketa

Parte har ezazu!

Lehiaketari buruzko informazio guztia ekiten.mondragon.edu helbidean aurkituko duzu.