Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenaren ospakizuna Kursaalean

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenaren ospakizuna Kursaalean

Ospakizuna

Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenaren ospakizuna Kursaalean

Joan den ostiralean, otsailaren 24an, Mondragon Unibertsitateak ehunka lagun bildu zituen Kursaalean, unibertsitatearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldean

2023·03·01

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak bere 25. urteurreneko kandelak haizatu zituen joan den ostiralean, otsailak 24, Kursaalean ospatutako galan, erakundeek, enpresek eta unibertsitateko langileek lagunduta.

Bertan izan ziren, besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenta, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Jokin Bildarratz Euskal Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Gotzone Sagarduy Osasun sailburua, Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia eta Iñigo Ucin MONDRAGON korporazioko presidentea.

Halaber, hainbat alderdi politikok babestu zuten Unibertsitateko ekitaldia, baita hezkuntza eta enpresa munduak ere.

Unibertsitateko langileek ere ekitaldiaz gozatzeko aukera izan zuten, Mondragon Unibertsitateko Javier Oleaga, Hezkuntza Sailburu den Jokin Bildarratz eta Mondragon Unibertsitateko errektore den Vicente Atxarekin batera. 

Mondragon Unibertsitateko ikasle ohia den Garazi Ayestak aurkeztu zuen ekitaldia,  eta hainbat ikus-entzunezkoen bidez, Unibertsitatetik igaro diren errektore guztiak entzun ahal izan genituen, baita  25 urte hauetan gobernu organoetan parte hartu duten edo parte hartzen diren Emakumeak ere. 

Testigantza horiez gain, galan zehar Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izan genituen ekitaldiari umore puntua jarriz, baita Harrobi dantza bertikaleko taldea ere.

Gala gure oroimenean geldituko den eguna izango da eta Mondragon Unibertsitatetik eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen gerturatu ziren pertsona orori.

Mila esker bertaratu zinten guztioi!

Ekitaldiko argazkiak hemen.

Ekitaldiko bideoa hemen.