Etorkizuna Eraikiz kapsula Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean dago egun osoan

Atzealdea

Etorkizuna Eraikiz kapsula Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean dago egun osoan

Ebentua

Etorkizuna Eraikiz kapsula Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean dago egun osoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak Mondragon Unibertsitateko ikasleak gonbidatu ditu Gipuzkoaren etorkizunari buruz dituzten kezkak eta proposamenak partekatzera.

2021·10·14

$titulo.getData()


Herritarren parte-hartzea sustatzeko Etorkizuna Eraikiz kapsula Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean jarri da gaur.

Ekintza honen helburua, lurraldeko gazteriarengana hurbiltzea da, 2040an Gipuzkoa nola ikusten duten jakiteko.

Eider Mendoza gobernantza diputatuak, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxarekin eta Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos GArciarekin batera, kapsula bisitatu dute gaur Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean eta kapsularen ekimenean parte hartzera animatu ditu ikasleak.