BBFest: jarraitu dezagun elkar ezagutzen

Atzealdea

BBFest: jarraitu dezagun elkar ezagutzen

BBFest

BBFest: jarraitu dezagun elkar ezagutzen

Lehen edizioa ekainaren 16an izango da Auditorio eta Dock tabernan jarduera desberdinak elkarrekin sortuz eta gozatuz.

2022·06·10

$titulo.getData()


Uda hurbiltzen ari da, eta honekin batera jai gogoa. Hau kontuan harturik, ikasketa eta konexio berriekin lotuz sortu da BBFest: Bilbao Berrikuntza Faktoriako ekosistema eta kolaboratzaileen festa. Lehen edizioa ekainaren 16an izango da Auditorio eta Dock tabernan jarduera desberdinak elkarrekin sortuz eta gozatuz. 

Eguna yoga sesio batekin hasiko dugu Nerea Castillo (Ingreen) eta Elena Carriedo (Aldaketarako agentea) BBFko Market Plazako biztanleekin. Ordu beteko saio honetarako ekarri zure esterilla, arropa erosoa, mantatxo edo jertse bat erlaxazioan estaltzeko eta amaitzeko elkarrekin momentu hau partekatzeko gogoa. 08:00etan hasiko da, eta beraz 07:50ean ikusiko dugu elkar Auditorioko atean. Honen ondoren check in bat izango da pertsonok elkar ezagutzeko asmoz joku baten bitartez: Nor da nor? Honi lotuta BBFtik tour bat egingo da eraikuntzako enpresa desberdinak bisitatuz bai komunitatean bizi diren pertsona desberdinen artean eta baita bisitan ditugun pertsonen artean konexio posibleak eraikiz. 

Atseden tarte baten ondoren We4All lidergotza taldeak etorkizunera begira jarriko gaituen erronka bat proposatuko digu “Education is always late” lemapean.Gai hau jorratuko da eta hemen jasotako ideia desberdinak arratsaldeko lehen orduan aurkeztuko dira Dock tabernan.

Jarduera honek lunch-ari emango dio paso non jateko eta edateko pixka bat egongo da. Jatekoa katering bat egongo da eta edarien kasuan partaide eta biztaleen artean ticketak banatuko dira eta hauekin euro bateko prezioa izango dute zerbeza, ardo eta freskagarriek. 

Elkarrekin hitz egiteko momentu honen ostean, We4all-en erronkaren proposamenak entzuteko momentua izango da 16:00etatik aurrera. Musika ordua izango da ondoren bi ekintza desberdin proposatuz. Alde batetik, Spotifyko zerrenda partekatua non edonork sartu ahal ditu bere abesti gogokoenak Docken zuzenean jartzeko. Bestetik, Jam session bat izango da non nahi duena oholtzara igo ahal izango da. Arratsaldean ere 17.30etatik aurrera edarientzako ticketak banatuko dira partaideen artean. 

Guzti honetaz gain, bai goizeko deskantsuan eta baita lunch momentuan, berehalako argazkiak ateratzen dituen argazki kamara bat izango da guztion artean BBF eta kolaboratzaileen mural bat sortzeko. 

BBF: ezagutu zaitezen, gaitezen, gaitzaten

Edozein galdera edo iradokizun: newsletter.enpresagintza@mondragon.edu