B Global Talent ekimenak 12 herrialdetako talentua bildu du Bizkaian

Atzealdea

B Global Talent ekimenak 12 herrialdetako talentua bildu du Bizkaian

Nazioarteko Talentua

B Global Talent ekimenak 12 herrialdetako talentua bildu du Bizkaian

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta Mondragon Team Academy-Mondragon Unibertsitateak garatutako ekimenak talentua erakarri eta garatzea du xede, tokian bertan zein Estatuan, berrikuntzarekin konprometitutako enpresen eskutik

2023·03·06

$titulo.getData()


Nazioarteko talentuak Bizkaian izan zuen hitzordua otsailaren 24an, ostilara, B Global Talent ekimenaren babesean. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta Mondragon Team Academy-Mondragon Unibertsitateak garatu du ekimena, talentua erakarri eta lurraldean garatzea sustatzeko. Enpresekin batera berrikuntza irekia sustatzea du programak xede. Hala, 12 herrialdetako 50 partaide baino gehiago bildu ditu, eta lan egin dute Eroski, Datua, Kutxabank, Ibermática, LABORAL Kutxa eta Orbea enpresek aurkeztutako erronkei erantzuteko. Enpresetatik askotariko berrikuntza-arloak proposatu dituzte: jasangarritasuna, adimen artifiziala, energia-efizientzia, antolaketa-prozesuen optimizazioa eta erabiltzaile-esperientzia.

B Accelerator Tower gunean —Bizkaia dorreko BAT eraikinean— egiten ari dira B Global Talent. Ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema horrek teknologiaren eremuko startupen, enpresen, inbertitzaileen eta partnerren komunitate zabala biltzen du. Otsailaren 9an, ostegunez, abiatu zen ekimenaren lehen atala, 36 orduko hackathonarekin. Hurrengo bi asteetan, bizkortze- eta trebakuntza-programa bat eta lantegiak egin dira, irtenbide berritzaileei proiektu itxura emateko. Programa horren ondoren, taldeek proiektu berritzaileak jorratzen jarraitu dute enpresa partaideen eskutik.

Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) Graduko Haizea Diego Goikoetxea ekintzailea da proiektuaren koordinatzailea. Haren esanetan, «esperientzia aberasgarria eta trinkoa ari da izaten, eta ikaskuntza ugari ekarri du, ekintzaileen eta intraekintzaileen nazioarteko komunitate berria sortzeaz gain».

Argazki guztiak ikusteko: https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72177720306173409