Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak-Mondragon Team Academy-ren bitartez AI POWER eta EYWA SPACErekin akordioa sinatu du

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak-Mondragon Team Academy-ren bitartez AI POWER eta EYWA SPACErekin akordioa sinatu du

Akordioa

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak-Mondragon Team Academy-ren bitartez AI POWER eta EYWA SPACErekin akordioa sinatu du

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, alde batetik, Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitatearen bidez, eta, bestetik, AI POWER eta EYWA SPACE enpresek, venture builder-ak Inteligentzia Artifizialean eta AR/VRan, akordio bat sinatu dute startup berriak sortzeko esparru bat eraikitzeko, Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko inkubazio eta azelerazio programen barruan

2021·09·28

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, alde batetik, Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitatearen bidez, eta, bestetik, AI POWER eta EYWA SPACE enpresek, venture builder-ak Inteligentzia Artifizialean eta AR/VRan, akordio bat sinatu dute startup berriak sortzeko esparru bat eraikitzeko, Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko inkubazio eta azelerazio programen barruan.


Akordio hori 2020-21 ikasturteaz geroztik abian jarritako lankidetzaren emaitza da, non venture building programa bateratuak garatu baitziren, emaitza garrantzitsuekin. Zehazki, programaren bi edizio egin ziren LEINNen, Irungo, Oñatiko, Bilboko eta Valentziako laborategietako ia 100 ekintzailerekin. 100 negozio-aukera inguru aztertu ziren, eta horietatik 9 startup sortu ziren. Horietatik 5ek hasierako inbertsioa altxatzea lortu dute (500.000€ altxatuta lehen hilabeteetan). 2021-22 ikasturte berrirako ezarritako helburua MTAko gainerako laborategietara zabaltzea da.