Mondragon Unibertsitatko gradu eta masterren %80a, %100eko presentzialitatearekin hasi dira eta urriaren 4tik aurrera, geratzen diren %20ak egingo dute.Urriaren 4tik aurrera, Mondragon Unibertsitateak %100ean jarriko du indarrean aurrez-aurreko irakaskuntza

Atzealdea

COVID

Hezkuntza Sailak erabaki du, euskal unibertsitate sisteman aurrez-aurreko irakaskuntza berreskuratzea.

2021·09·24

$titulo.getData()

Gaur, irailak 24, Hezkuntza Sailak, osasun saileko arduradunekin proposamena partekatu ondoren, urriaren 4tik aurrera, aurrez-aurreko irakaskuntza euskal unibertsitate sisteman errekuperatzeko erabakia gartu du.

Hezkuntza Sailak hartu duen erabakia, 4 elementu nagusitan oinarritu da:

  • Pandemiaren bilakaera positiboa unibertsitate sisteman;
  • Adin tartearen txertaketa mailan;
  • Pandemian zehar euskal unibertsitate sistemak egindako kudeaketa-onean, eta
  • Pandemiaren bilakaera positiboa gizartean.

Erabaki honen aurrean, urriaren 4tik aurrera, astelehena, Mondragon Unibertsitateak, %100eko presentzialitatea berreskuratuko du pandemiaren ondorioz oraindik erabateko presentzialitatearekin eskaintzen ari ez diren Graduko eta Masterreko titulazioetan.

Kontutan hartu behar da, jada, Mondragon Unibertsitateko Graduen eta Masterren %80a, 2021-2022 ikasturtean, aurrez-aurreko ereduarekin hasi direla eta egoera hau, urriaren 4tik aurrera, titulazioen %100era zabalduko dela. Jakina, indarrean dauden segurtasun protokolo eta eskakizunak beteko dira.

Testuinguru berri honetan, Mondragon Unibertsitatea bere irakaskuntza ereduan berresten da; pertsona erdian jarriz eta konpetentzien garapenerako metodologia aktiboak bultzatuz. Aldi berean, ikasketa aktibitateek, talde lana eta bakarkakoa partekatzen dituzte bai aurrez-aurreko edo urruneko formazioan eta baita ere gure hezkuntza ereduarekin bat egiten duen ebaluazio sistema.