24 orduko BirthGiving-a Oñatin

Atzealdea

24 orduko BirthGiving-a Oñatin

LEINN

24 orduko BirthGiving-a Oñatin

Laugarren mailako 7 LEINNeko taldek 24 orduz jarrian Birhgiving bat egin dute Oñatin enpresen erronkei erantzuteko.

2020·02·11

$titulo.getData()


Oñati, Irun, Bilbo eta Valentziako laborategietako zazpi talde aurkitu dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Oñatin duen LEINNeko laborategian (Mondragon Team Academy). Guztira, 80 leinner inguru egon dira lanean 24 orduz jarraian erronkei erantzunak emateko helburuarekin.

Leinner taldeak Koenna, Insoul, Kunama, Roots, Motion, Navin eta Go On izan dira.

Bestalde, Gestores Europeos, Ekomodo, Emaus, Itsasmendi, Ameztoi eta SSI izan dira euren erronkak abiarazi dituzten enpresak. Hainbat eratako erronkak, baina beti ere helburu jakin batekin, leinnerrak beren ikuspegi ekintzailetik ideia guztiz berriak txertatzen laguntzea beren negozioetan. Horretan datza birhtgiving-a, talde bakoitza bere enpresarekin bildu da erronkari eta konpainiari buruz gehiago jakiteko. Ondoren egun osoan zehar aritu dira lanean beren bezeroei ideia berriak "erdiesteko". Aurkezpenak ostiral goizean egin dira eta enpresak pozik agertu dira lortutako emaitzekin.