Diploma bikoitzak

Diploma bikoitzak

Diploma Bikoitzaren helburua parte hartzen duten ikasleek Unibertsitate ikasketak bukatzerakoan hiru titulazio lortzea da: Lehenengo biak Mondragon Unibertsitateak emango dizkion Gradu eta Masterreko Tituluak; eta beste Diploma, Unibertsitate frantsesak ematen duena. 

Egonaldia

estancia doble diploma

FRANTZIA

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, Frantziako unibertsitate esanguratsuekin diploma bikoitzeko hitzarmenak sinatu ditu. Programa honetan parte hartzen duten ikasleek bi tituluak lortuko dituzte, alde batetik, Mondragon Unibertsitateko Master titulua eta bestetik, Frantziako instituzioekin lotutako Diplôme d'Ingénieur.

SUEDIA

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, Skövde University Suediako Unibertsitatearekin diploma bikoitzeko hitzarmena sinatu du. Programa honetan parte hartzen duten ikasleek bi tituluak lortuko dituzte, alde batetik, Mondragon Unibertsitateko Master titulua eta bestetik, Skövdeko Master titulua. 

Sistema Txertatuko Masterreko ikasleek Suediako "Web Computing" Masterrean parte hartzeko aukera izango dute. 

KOLONBIA

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, Unipanamericana-Compensar-ekin diploma bikoitzeko hitzarmena sinatu du gradu mailan. Programa honetan parte hartzen duten ikasleek bi tituluak lortuko dituzte, alde batetik, Mondragon Unibertsitateko Gradu titulua eta bestetik, Unipanamericanako Gradu Profesional titulua. 

Mondragon Unibertsitateko Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Graduko ikasleek, Unipanamericanako Telekomunikazio Ingeniaritzako Gradu Profesionalean parte hartzeko aukera izango dute.