Informazio akademikoa

Egutegi akademikoa

Honela banatzen da Gradurako zein Masterrerako egutegi akademikoa:

  • Udazken seihilekoa: Irailaren hasiera - Urtarrilaren amaiera
  • Udaberria: Beginning February - Mid June

Ikasle guztiei eskatzen zaie Mondragon Unibertsitatera joateko, Ingeniaritzako fakultatera, bete BEHARREKO SARRERA-JARDUNALDIETAN (* data baieztatzeke)

Informazio orokorra

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoan ingelesa edo espainera izango da laneko hizkuntza truke programako ikasleentzat, eta gutxienez B2 maila edukitzea eskatuko zaie hizkuntza horietan. 

Truke programako ikasleek seihilekoko ikasketak –udazkenekoa edo udaberrikoak– edo urte osoko ikasketak egitea aukeratu ahal izango dute, eta guk gomendatzen diegu 30 ECTSak egitea seihilekoko.

Kalifikazio sistema

ECTS Grade POINTS  NATIONAL MARK MARK - English-in words
A 100-90 10-9.0 EXCELLENT
B 89-80 8.9-8.0 VERY GOOD
C 79-70 7.9-7.0 GOOD
D 69-60 6.9-6.0 SATISFACTORY
E 59-50 5.9-5.0 SUFFICIENT
F 49-0 4.9-0.0 FAILED

POPBL eredua

Gomendatutako kurtsoekin bat egiten badute, ikasleek Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza eredu berritzailea esperimentatu ahal izango dute, ohiko klaseetan eta taldeko proiektuetan bertako ikasleekin interakzioan egonda. Horrela, ikasleek benetako arazoei aurre egiten ikasiko dute, bai eta euren irudimena, sormena eta autonomia lantzen eta ekimenak sustatzen ere.

Euskal kulturaren gaineko klaseak

Truke programako ikasleek euskal kulturaren gaineko klaseak jaso ahal izango dituzte (6 ECTS), ikasketen seihilekoan zehar.

Programa hau Eskoriatzako campuesean eskaintzen da.

Espainerako klaseak

Truke programako ikasleek espainerako klaseak jaso ahal izango dituzte (3 ECTS), ikasketen seihilekoan zehar.

Programa hau Arrasateko Campusean zein Orona-ideoko campusean eskaintzen da.

 

Informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez, mesedez, gurekin harremanetan:

 

Harremana

Goi Eskola Politeknikoa