Ikus-Entzunezko Komunikazioa Programa

IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA PROGRAMA

Helburuak eta Konpetentziak

Titulazioaren helburu nagusia komunikazioaren eta informazioaren arloko profesional balioaniztunak prestatzea da, komunikazioaren edozein arlotan lan egiteko kualifikatuak, batez ere ikus-entzunezko eta multimediako ingurunean. Ikasleek prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute, arazo eta kasu praktikoen azterketan oinarritutako metodologiarekin, eta proiektuetan oinarritutako lanak egitera bideratua: gure egitekoa multimedia komunikatzaileak prestatzea da.

Ikasleek ikus-entzunezko hizkuntzei eta tresnei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzte; taldean lan egingo dute, baita komunikatzeko eta besteekin bizitzeko trebetasunak ere.

Gure helburua profesional arduratsuak, sortzaileak eta konprometituak prestatzea da, begirada kritikoa izan dezaten eta, aldi berean, etengabe aldatzen ari den gizarte honetara egokitzeko gai izan daitezen.

Horretarako, Mondragon Unibertsitateak gure titulazio guztietarako berdinak diren zeharkako gaitasunetan oinarritutako metodologia diseinatu du:

  • Talde-lana
  • Lidergoa eta Ekintzailetza
  • Ikasten Ikastea
  • Ikuspegi Kritikoa

 

30 ECTS nazioarteko ikastaroa eskaintzen dugu, lanaldi osokoa, Komunikazio eta Kazetaritza arloan, Erasmus + ikasleentzat eta elkartrukeko ikasleentzat, Euskal Herriaren bihotzean eta Mondragon Mugimendu Kooperatibo ospetsuan.

Ikastaroa udaberriko seihilekoan emango da. Lan-hizkuntza ingelesa izango da.

Moduluak


 

  KODEA IRAKASGAIA ECTS HIZKUNTZA DATAK
PDF IC1308 Ikus-entzunezko lengoaia eta teknologia 12 EN Urtarrilak 8 - Otsailak 23
PDF IC1310 Ikus-entzunezkoen Sustapena eta Banaketa 6 EN Martxoak 11-22 - Apirilak 8-12
PDF IC1309 Bideo proiektua 6 EN Apirilak 15 - Ekainak 7
PDF IC1311 Euskal Kultura: Hizkuntza, Komunikazioa eta Hezkuntza 6 EN Otsailetik Ekainera
PDF IC1312 Espainiera 3 EN/ES Otsailetik Ekainera