Prozedura

Egutegi akademikoa

Egutegi akademikoa ondorengoa izango da: 
  • Udazkeneko programa: Irailaren erdi aldetik otsailaren erdi aldera.
  • Udaberriko programa: Urtarrilaren erdi aldetik ekainaren erdi aldera.
(data horiek behin-behinekoak dira eta 2022-23 ikasturtearen hasieran eguneratuko dira)

Izendapena / eskari epeak

UDABERRIKO SEIHILEKOA

Izendapena Eskari epea
Azaroak 15 Irailak 15 - Abenduak 15

Eskari prozedura

Hezkuntzako ikasketak egiteko interesa duten elkartrukeko ikasleek, behean adierazten diren dokumentuak atxiki beharko dituzte gure Fakultatean eskaria egin ahal izateko.

Izen-ematea

Nazioarteko Harremanetako bulegoa, nominatuak izan diren ikasleekin jarriko da harremanetan eta online inskripzioa bete beharko dute izen emate prozesua osatzeko eta horretarako, dokumentu hauek aurkeztea eskatuko zaie (ez da beharrezkoa jatorrizko dokumentuak bidaltzea):

  • Learning Agreement (LA)
  • Transcript of Records (TOR)
  • Motibazio gutuna
  • B2 ingeles mailaren agiria edo jatorrizko unibertsitatearen agiria maila egiaztatuz
  • Indarrean dagoen nortasun dokumentu baten kopia (ikasle europarrentzat) edo pasaportea (batasunetik kanpo-ez europarrak)
  • Argazki bat (jpg formatuan)
  • Europar Osasun txartelaren kopia
  • Ardura Zibileko asegurua (hirugarren bati egindako kalteen ardura hartuko duen asegurua)
  • Aurrekari penalen ziurtagiria

Onartuak diren ikasleek, dokumentazio guztia bidali ondoren, “Acceptance letter”-arekin batera, informazio gehigarria jasoko dute: ostatua, garraioa, welcoming day-a, etab.

Informazio gehiago jasotzeko jar zaitez, mesedez, gurekin harremanetan:

 

Harremana

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea


 

Harremana

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea