Sartzeko betekizunak

Titulazio Ofiziala

Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

25 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1313815, type=text, options=[]}

PDF KATALOGOA

Sarbidea

  1. Prestakuntza osagarririk gabe master honetan parte hartu ahal izango dute aldez aurretik honako ikasketa hauek egin dituzten ikasleek:
    • Energiaren Ingeniaritzako graduatuak
    • Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako graduatuak
    • Ingeniaritza Elektrikoko graduatuak
    • Industria Elektronikaren Ingeniaritzako graduatuak
    • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduatuak
    • Ingeniaritza Mekatronikoko graduatuak
    • Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza

     

    Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko beste titulazio batzuk, jarraian deskribatzen diren gaitasunak eskuratu dituztenak:

    1. konpetentzia: zirkuitu eta makina elektrikoen teoria-printzipioak ezagutzea eta erabiltzea.
    2. konpetentzia:sistemak modelatzeko eta simulatzeko ezagutza eta gaitasuna.
    3. konpetentzia: potentzia-elektronikari buruzko ezagutza aplikatua.
    4. konpetentzia: kontrol-sistemak diseinatzeko gaitasuna.
    5. konpetentzia:informatika industrialari eta komunikazioei buruzko ezagutza aplikatua.

     

    Gaitasun horiek egiaztatzeko, hainbat gairi buruzko prestakuntza-ikastaroetan parte hartuko da, batez ere unibertsitate-ikastaroetan, hala nola Elektroteknian, Sistema dinamikoen Modelazioan, Potentzia Elektronikan, Erregulazio Automatikoan, Informatika Industrialean, etab. Era berean, kontuan hartuko da esperientzia profesionala potentzia-elektronikan, kontrol-sistemetan, ekintza elektrikoetan eta abarretan.

    Azaldutakoa oinarri hartuta, taulak Energia Sistema Adimendunen Unibertsitate Masterrean sartzeko egin beharreko irakasgai osagarriak erakusten ditu, baldin eta aurreko ikasketekin ezin badira egiaztatu gaitasunak:

      Elektroteknia (4.5 ECTS) Energia elektrikoaren bihurketa (4.5 ECTS) Sistema multifisikoen modelaketa, simulazioa eta kontrola (4.5 ECTS) Mikroprozesadoreak (4.5 ECTS)
    1. KONPETENTZIA X      
    2. KONPETENTZIA     X  
    3. KONPETENTZIA   X    
    4. KONPETENTZIA     X  
    5. KONPETENTZIA       X
  2. Atzerriko goi-mailako titulu bat duten ikasleak sartu ahal izango dira, titulua eman duen herrialdean masterreko ikasketak egiteko ahalmena ematen duen Goi Mailako Hezkuntzako Europako Esparruko goi-mailako hezkuntza-erakunde batek emana. Kasu horretan, masterrean zuzenean sartzea edo aurretiko prestakuntza osagarriarekin sartzea onartuko da, atzerriko titulua aurreko atalean aipatutakoekin parekatuta.

     

  3. Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemetan sartu ahal izango dira tituludunak, beren tituluak homologatu beharrik izan gabe. Horretarako, unibertsitateak egiaztatu beharko du tituludunek Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen pareko prestakuntza-maila egiaztatzen dutela eta titulua ematen duen herrialdean graduondoko irakaskuntzetara sartzeko ahalmena ematen dutela. Kasu horretan, masterrean zuzenean sartzea edo aurretiko prestakuntza osagarriarekin sartzea onartuko da, atzerriko titulua aurreko atalean aipatutakoekin parekatuta.

 

IKASKETETAN ONARTZEA

Ikasleak onartzeaz arduratzen den organoa Mondragon Unibertsitateko MGEPeko Batzorde akademikoa da.

Sartzeko baldintzak bete ondoren, ikasleak bi irizpide hauen arabera onartuko dira:

  1. Curriculum akademikoa (aldez aurreko prestakuntza egiaztatua)
  2. Ikasketa-espedientea

Ikasleei ingeleseko B2 (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa) maila edo baliokidea eskatuko zaie masterrean onartua izateko, jarraipena eta ikaskuntza ziurtatzeko eta aurreikusitako emaitzak lortzeko maila nahikoa dutela bermatzeko. Gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak dituzten herrialdeetako ikasle atzerritarrei gaztelaniako B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie.

Unibertsitatea baino gehiago gara