Ostatua eta garraioa

Titulazio Ofiziala

Robotika eta Kontrol Sistemen Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1.5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Bilbao AS Fabrik (Zorrozaurre)

Plazak

44 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045982, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ostatua eta garraioa


ARRASATEKO CAMPUSA

Unibertsitatera joatea ez da arazoa izango. Hainbat aukera izango dituzu ikasturte osoan fakultatetik hurbil bizitzeko. Izan ere, gure ikastetxe nagusian hartu ahal izango duzu ostatu, eta esperientzia paregabea biziko duzu. Hala ere, nahiago baduzu, etxebizitza bat partekatu eta Unibertsitatera joateko aukerak baliatu ahal izango dituzu.

Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusia

Ikastetxe Nagusia duzu aukerarik onena joan-etorrietan denborarik galdu gabe ikasketei buru-belarri ekiteko eta aisialdirako astia izateko. Guztira, 197 lagunentzako lekua du ikastetxeak, gela bikoitzetan eta banakakoetan. Horrez gain, baditu denek erabiltzeko guneak, ikasteko gelak eta bestelako zerbitzuak ere. Kirola egiteko, berriz, udal-instalazioak erabil ditzakezu (gimnasioak, igerilekuak…), eta Ikastetxe Nagusiak antolatzen dituen kirol- eta aisialdi-jardueretarako izena eman. Lagun berriak egiteko, unibertsitate-trebakuntza osatzeko eta bizipen gogoangarriak izateko aukera bikaina da Ikastetxe Nagusia.

Ezagutu gure Ikastetxe Nagusia

 

Ikasleentzako etxebizitza partekatuak

Jarri harremanetan "GERTU" higiezinen agentziarekin

GERTU higiezinen agentzia

Unibertsitaterako garraio publikoa

Mondragon Unibertsitateak ez du zerbitzu propiorik, baina garraio publikoko sare handi bat dago campusera etortzeko.

Unibertsitaterako autobusak eta trenak

 


BILBAO AS FABRIK CAMPUSA

Bilbon Zorrotzaurre auzoan kokatuta dago Bilbao As Fabrik Campusa

Jarraian Bilbon aurki dezakezuen ostatu eskaintzari buruzko informazioa:

Alokairuko etxebebizitzak, Partekatzeko etxebizitzak edota Abegi-etxeak

Residentziak eta Ikastetxe Nagusiak

GARRAIOA

Mondragon Unibertsitateak ez du garraio zerbitzu propiorik, baina garraio publikoko sare handi bat dago Bilbora urbiltzeko

Unibertsitateko autobusak eta trenak

Bilbon, Campusera heltzeko, Bilbobuseko A4 lerroa hartu beharko litzateke eta Zorrozaurre 2 geltokian jeitsi.

Unibertsitatea baino gehiago gara