Nazioarteko diploma bikoitzeko ibilbidea - Eit Manufacturing

Titulazio Ofiziala

Robotika eta Kontrol Sistemen Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1.5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Bilbao AS Fabrik (Zorrozaurre)

Plazak

44 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045982, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Diploma Bikoitzeko Nazioarteko Programa – EIT Manufacturing

 

Mondragon Unibertsitateak EIT Manufacturing Master’s programme bat egiteko aukera eskaintzen du Robotika eta Kontrol Sistemen Masterraren bitartez (Sistema Autonomoak espezialitatean). Aukera hori EIT Manufacturing proiektuaren barruan kokatzen da, Europako fabrikazio-eragile nagusiak biltzen dituen komunitatea da eta Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren barruan dago. Mondragon Unibertsitatea eta MONDRAGON Korporazioa komunitate honetako kide dira beste herrialdeetako 74 enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoekin batera. Diziplina arteko komunitate indartsu honek bultzatuta, Europako produktu, prozesu eta zerbitzuei balio erantsi handia eskainiko diegu eta fabrikazio global eta jasangarri baten sorrera inspiratuko dugu.

EIT Manufacturing Master School-ekin batera antolatutako master programen barruan, Mondragon Unibertsitateak People and Robots for Sustainable Work programa eskaintzen du eta austriako Technische Universität Wien eta estoniako University of Tartu unibertsitatearekin elkarlanean egiten du. EIT Manufacturing Master School-ak antolatutako ekitaldiak ere badaude, hala nola; ongietorri zeremonia, Udako Eskola eta graduazio zeremonia.

Ondorioz, programa honetan parte hartzen duten ikasleek bi sehilikeko Mondragon Unibertsitatean egingo dituzte eta beste bi dagokion atzerriko unibertsitatean. 

Zer eskaintzen du EIT Manufacturing masterrak?

EIT Manufacturing master programak mugikortasuna, mentoria, sareen sorrera, berrikuntza, enpresa-espiritua eta negozio-moduloak eskaintzen ditu. EIT masterreko ikasleak enpresa berritzaileak sortzeko prestatuko dira edota manufaktura-industria ekosistemaren barruan berrikuntza aplikatzeko proposamenak egingo dituzte. Ondorioz, Europako lehiakortasuna, ingurumenaren iraunkortasuna eta kalitatezko lanpostu berriak sortzen lagunduko dutelarik.

EIT Manufacturing antolatutako masterrak bost programa eskaintzen ditu:

  • People and Robots for Sustainable Work (Mondragon Unibertsitatean eskainitakoa)
  • Additive Manufacture for Full Flexibility
  • Zero-Defect Manufacture for a Circular Economy
  • Platforms for digitalized value networks
  • Data Science and AI for Competitive Manufacturing

Programa hauei buruzko informazio gehigarria aurki dezakezu esteka honetan.

DIRU LAGUNTZAK

EIT Manufacturing Master School-ek matrikularen ordainketaren salbuespen osoa edo partziala, 1.500 eurorainoko mugikortasun-bekak eta 9.000 eurorainoko bekak eskaintzen ditu ikasleentzat.

IZEN EMATE DATAK

Eskaera data 2023ko martxoaren 31an itxiko da. EIT Manufacturing-eko plataforman egin behar da eskaera eta EIT Manufacturing-eko batzordeak egingo du aukeraketa.

 

LORTUTAKO TITULAZIOAK

Masterreko titulazio bikoitza, bat Mondragon Unibertsitatearena Robotika eta Kontrol Sistemen Masterra (Sistema Autonomoak espezialitatean) eta bestea dagokion atzerriko unibertsitatearena.  

EIT Manufacturing-ek emandako ziurtagiri gehigarria.

 

Akademikoaz haratago, zeintzuk dira programa honen onurak?

  • Bizitza profesionalerako prestakuntza ezinhobea: kultura berri batera adaptazio prozesu bat egin izanak lan berrietan integratzea errazten du.
  • Enpresa internazionaletan sartzeko aukera handiagoak.
  • Hizkuntzak errealitatean lantzeko aukera: ingelesa hobetu edo bertako hizkuntza ikasi (alemaniera edo estoniera).

Zein ezaugarri bete behar dira EIT Manufacturing ziurtagiria eskuratzeko?

  • 4 ibilbideetako bat bete izana (nazioarteko mugikortasunarekin)
  • Berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko ikastaroetan parte hartzea (udako ikastaroak)
  • Enpresako praktikaldia arrakastaz osatzea.

 

Informazioa gehiago eta kontaktua

Programa honen inguruan informazioa zehatzagoa eskuratu nahi izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan.

 

Harremanetarako Pertsona


 

 

 

Komunikabideetako argitalpenak

INNOVASPAIN

Indiatik Mondragon Unibertsitatera, etorkizuneko robotikaren aktore nagusi bihurtzeko

Gehiago irakurri

EL ECONOMISTA

Mondragon Unibertsitateak bigarren urtez jarraian parte hartuko du Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren fabrikazio programan

Gehiago irakurri

Unibertsitatea baino gehiago gara