Aurkezpena

Titulazio ofiziala

Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioartekotzea

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

BBF-Bilbao

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043918, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Enpresagintza Fakultatea

MU Enpresagintza, Mondragon Unibertsitatearen barne dagoen Enpresagintza Fakultateko entitate juridikoa da.

Mondragon Unibertsitatea, irabazi-asmorik gabeko, ekimen zein bokazio soziala eta erabilgarritasun publikoa duen Unibertsitatea da. 

Mondragon Unibertsitatea, betidanik egon da konprometituta, heziketaren kalitatearekin eta bere ikasketen orientabide praktikoekin. Hau dela eta, Mondragon Unibertsitatean, garrantzi handia ematen diogu ikasleen prestakuntza integralari.

MONDRAGON Korporazioaren barne egoteari esker, harreman estua daukagu enpresa munduarekin. Horregatik, gure ikasleak, bere ikasketen hasieratik, harremana izan dezakete lan munduarekin.

Enpresagintzako Fakultateak hiru campus ditu: Oñatikoa, Bidasoakoa (Irun) eta BBF (Bilbo).

Gure jarduera garrantzitsuenak hauek dira: prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza.

 

Bilbao Berrikuntza Faktoria 

Bilbao Berrikuntza Faktoria Bilbo erdian kokatuta dago eta bere ekosisteman hartu-emanak daude, unibertsitate ikasleen, ekintzaileen, inkubatze prozesuan dauden enpresen eta nolabaiteko garapen prozesuan dauden enpresen artean.

Eraikinak, Dock deitutako gune bat dauka (http://dock-bilbao.com/).Hemen, gauza asko egin daitezke, hala nola, sortzailetasun uneak, aisialdiak, edota lana partekatu daitezke, gosaldu, bazkaldu, kafea edo kopa bar hartzen dugun bitartean. Bertan ere, hainbat jarduera antolatzen dira, bai, Bilbao Berrikuntza Faktoria komunitaterako nahiz gainontzeko gizarterako.

Bilbo erdian kokatuta dagoenez, Uribitarte 6 kalean hain zuzen ere, oso ondo komunikatuta dago garraio publikoaren bidez, (Tranbia, Bilbobus) eta bere ingurunean zenbait parking dauzka eskuragarri (Pío Baroja, Arenal...).

Unibertsitatea baino gehiago gara