Sarrera eta onarpena

Titulazio ofiziala

Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioartekotzea

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

BBF-Bilbao

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043918, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Sarrera eta Onarpena

Erakundeen Nazioartekotzearen Unibertsitate Masterra, hurrengo baldintzetatik edozein betetzen dituzten ikasleek egin ahal izango dute:

  • Masterreko ikasketa ofizialak egin ahal  izateko, ezinbestekoa izango da, Unibertsitate-titulu ofizial espainiarra izatea edo bestela baliogarria izango da ere, kanpoko Unibertsitate titulua edukitzea, hurrengo baldintzak betetzen baditu: Batetik, goi-mailako heziketa erakunde batek emandakoa izan behar da eta bestetik, horretaz gain, erakunde hori, Goi mailako Espazio Europarraren barnean egon behar da eta honek emandako titulua baliagarria izan behar da, masterra egin ahal izateko.
  • Era berean, master hau Goi mailako Espazio europarretik kanpo geratzen diren tituludunek egin ahal izango dute, hurrengo baldintzak betetzen direnean: unibertsitateak konprobatuko du titulu hauek egiaztatzen duten prestakuntza maila, Espainiako unibertsitate titulu ofizialen parekoa dela eta gradu-ondoko ikasketak egin ditzaketela, herrialdeak emandako tituluak horrela bermatzen duelako. Masterrean modu honetan onartua izateak ez du esan nahi titulu hauek homologatuak izango direnik eta ez dira aintzakotzat hartuko beste eginkizunetarako ere. Bakarrik Masterra egin ahal izateko balioko dute.

Master ikasketa hauek burutu ahal izateko, nazioartekotze gaian, profil eta jarduera ezberdineko enpresek eskatzen dutena  kontuan hartu da. Horren arabera, lehentasuna izango dute hurrengo titulazioen egresatuek:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
  • Ekonomia
  • Zuzenbidea
  • Negozioen kudeaketa
  • Marketin eta enpresa kudeaketa
  • Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza
  • Marketin
  • Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
  • Ingeniaritzak

Gainerako hautagaientzat, ez badira eskainitako plazak betetzen lehen deskribatutako profilekin, Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritza arloko aldez aurretiko oinarrizko ezagutzak izatea eskatuko da.

Ikasleen onarpena, Masterraren Koordinazio Taldearen esku dago eta irizpide hauek hartuko dira kontuan

  1. Onartu behar den pertsonaren espediente akademikoa; kontuan hartuko da espedientearen batez bestekoa.
  2. Curriculum Vitae eta onarpen eskutitz bat. Eskutitz honetan, masterraren edukiarekin zerikusirik dituen aurreko esperientziak eta motibazio pertsonalak zehaztuko dira.
  3. Elkarrizketa pertsonala hautagaiarekin (presentziala edo online)
  4. Ingeleseko titulu ofiziala (B2- First Certificate) edo kidekoa eta hauen ezean, frogaren bat hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko.

Unibertsitatea baino gehiago gara