Programa Duala

Titulazio Ofiziala

Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

Pres.: 1 urte

Online: 1,5 - 3 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

55 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045940, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

PROGRAMA DUALA

Mondragon Unibertsitatea enpresa barrutik bizi duen unibertsitate praktiko bat da eta formakuntza esperientzia desberdinak eskaintzen dizkiegu ikasleei enpresa ingurune errealetan gauzatzen direnak (formakuntza duala, lan eta ikasketen partekatzea edota gradu/master amaierako proiektua enpresan egitea).

Enpresa kolaboratzaile sare sendoa dugu eta enpresa hauek dual formakuntza esperientziak talentu gaztea erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia gisa dute. Enpresa horietako askok ikerketa eta transferentzia aktibitateak garatzen dituzte Mondragon Unibertsitatearekin, eta honek ere ahalbidetzen du ikasleen gradu/master amaierako proiektuak beste ikerketa proiektu handiago batzuen barnean kokatzea. 

Enpresa inguruneetan egiten diren formakuntza esperientzia guzti hauek 10 hilabete eta 3 urte bitarteko iraunaldia izan dezakete, eta guztiak eskaintzen dute diru laguntza bat. 

Testigantzak

Yerai Beitia

"Actualización de la ISO 9001:2000 a la ISO 9001:2008" // UTIMESA (Vitoria-Gasteiz, Álava)

"UTIMESA enpresan egindako Master Amaierako Lanak konpetentziak garatzeko eta Masterrean zehar landutako ezagutzak garatzeko aukera eman dit, eta inguru erreal batean aplikatuz. Tituluan zehar landutako gaiak hala nola produkzio gestioa, kalitate gestioa, enpresa berrikuntza, enpresa proiektuen gestioa eta hornitzaileekin eta bezeroekin tratu eta negoziazioa lan munduan egiaztatu ahal izan ditut. Horretarako masterreko ikasturtean zehar hartutako erremintak oso erabilgarriak izan dira Zalantzarik gabe esperientzia apartekoa eta atsegingarria bai niretzat, baita enpresarentzat ere, eta proiektua amaitu ostean orain Utimesan jarraitzen dut lanean gestio sistemen arduradun modura."

Unibertsitatea baino gehiago gara