Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio Ofiziala

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

120 ECTS

2 urte

Campusa

Arrasate-Mondragon, Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

85 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045950, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

MUGIKORTASUNA ETA NAZIOARTEKOTZEA

Industri Ingeniaritzako Masterrak nazioarteko mugikortasuneko hainbat eskema eskaintzen ditu:

  • Atzerriko ikasketak; programa honetan Nazioarteko Espezializazioa eta Master Bikoitza jasotzen dira, eta ikasleak atzerriko unibertsitate batean ikasten ditu espezialitateko ikasgaiak.
  • Atzerriko proiektua; programa honetan ikasleak proiektu bat egiten du atzerrian, dela ikerketa zentroetan, dela enpresetan.
Atzerriko ikasketak ECTS Plazak
Nazioarteko Espezializazioa 30 Ikasleen % 15*
Master Bikoitza 60 2 plaza
 
Atzerriko proiektua ECTS Plazak
MBL + Praktikak 42 Ikasleen % 15*

* Masterrean matrikulatutako ikasle kopuruaren araberako ehunekoa

Mugikortasuneko eskema bakoitzean eskaintzen den plaza kopurua desberdina da, eta promozioaren %35 da kopurua guztira.

Atzerriko ikasketak

Atzerriko ikasketen programa IKASKETA PLAN izeneko atalean dator zehaztuta, programa honetako parte hartzeak masterreko lehen ikasturteko ikasketen garapenean inpaktu handia baitauka.

Gaur egun, hauek dira Nazioarteko Espezializazioa egiteko (30 ECTS) eskaintzen diren herrialdeak:

IKASKETA PLANaren atalean aurkezten denez, programa honetan, ikasleak Mondragon Unibertsitatean egingo ditu lehen ikasturtea (S1 eta S2) eta bigarren ikasturteko bigarren seihilekoa (S4), eta bigarren ikasturteko bigarren seihilekoa, berriz, atzerrian (S3).

Oraingo ikasturtean Master Bikoitza-ren eskaintza Frantziako bi unibertsitaterekin osatzen da:

  • Institut National Supérieur des Sciences Appliquées de Toulouse, INSAT (Frantzia)
  • École Centrale Nantes, ECN (Frantzia)

Helmuga bietarako, IKASKETA PLANEAN zehazten den moduan, ikasleak lehen ikasturtea (S1 eta S2) Mondragon Unibertsitatean egingo du eta bigarren ikasturtea (S3 eta S4) helmugako unibertsitatean. Ikasgaien gaineko informazio gehiagorako bisitatu Atzerriko ikasketen ibilbidea

Master Bikoitza-ren programa amaitu eta gero, ikasleak Masterreko titulazio bikoitza eskuratuko du, Mondragon Unibertsitatearena eta helmugako unibertsitatearena.

Atzerriko proiektua 

Atzerriko proiektuaren programa ez dago IKASKETA PLAN izeneko atalean zehaztuta, masterreko lehen ikasturtearen garapenean inpakturik ez duelako.  Programa honetan, ikasleak, aukeratutako espezialitateko ikasgaiak egin ondoren (Mekanika Estrukturala, Materialak eta Fabrikazio Prozesuak edo Industri Elektronika), 42 ECTS egingo ditu (Praktikak enpresan + master amaierako lana) nazioarteko helmuga batean.

Gaur egun hauek dira Atzerriko Proiektua egiteko (42 ECTS) eskaintzen diren herrialdeak:

Bekak eta Laguntzak

Erasmus+ programaren bitartez, ikasleek Europako beka (OAPEE) edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarena jaso dezakete. Horretaz aparte, Eusko Jaurlaritzako nazioarteko mugikortasun programarena ere eskatu dezakete.

Europatik kanpo, ikasleek Eusko Jaurlaritzako nazioarteko programaren beka eskatzeko aukera ere izango dute.

 

Informazio Gehiago

 

Testigantzak

320x162

Iker Kortabarria

"Material eta prozesuetako espezialitatea aukeratu nuen. Nik eginiko graduarekin bat zetorren espezialitatea zen eta material zein prozesu industrialetan gehiago sakontzeko baliagarria zen.

Master amaierako proiektua Orkli Kunshanen egi nuen, Orkli S.Coop.ek duen Txinako filialean. Nire proiektua Lean Management filosofiaren ezarpenan oinarritzen zen. Honi buruz hainbat proiektu txiki sortu eta aurrera eramateaz gain, gaur egun erabiltzen den ERP sistema optimizatzen eta honen erraminta den MRParen erabilpenean ere oso murgilduta ibili nintzen."

Unibertsitatea baino gehiago gara