Ikasketa plana

Titulazio Ofiziala

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Master Unibertsitarioa - MTALENT

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Oñati, Bilbao, Barcelona

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Hezkuntza semipresentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043928, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Ikasketa Plana

Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterrean, erakundeetako pertsonak kudeatzen, motibatzen eta gidatzen ikasiko duzu. Xede horrekin, pertsonak kudeatzeko sistemak eta prozesuak diseinatu eta bideratuko dituzu, negozioaren beharrak eta erronka estrategikoak aintzat hartuz.

Horretarako, enpresetako erronka errealen bidez, pertsonak kudeatzeko prozesu eta sistema nagusiak ikasiko dituzu, baita eta giza baliabideen alorrean iraultza ekarri duten azken joerak ere, masterrak irauten duen urte eta erdian. Gainera, konpetentzia horiek guztiak praktikan jarri ahal izango dituzu, erakunde bateko pertsonak kudeatzeko departamentuan egingo duzun urtebeteko egonaldian. 

Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterreko irakasgaiak

 

INGURUNEA, ESTRATEGIAK ETA PERTSONAK

Ingurune sozio-ekonomikoaren eta lan-merkatuaren gakoak ezagutuko dituzu, enpresak egoera ezberdinetan nola jokatzen duten ulertzeko eta, horrela, izango dituzten talentu-beharrak planifikatzeko.

 

EMPLOYER BRANDINGA (ENPLEGATZAILE-MARKA), MARKETINA ETA KOMUNIKAZIOA

Estrategia eta teknika berritzaileak ikasi, diseinatu eta aplikatuko dituzu, erakundeen beharrei erantzungo dieten pertsona egokiak erakarri, atxiki eta hautatzeko.

 

TALENTUAREN GARAPENA

Pertsonen talentua garatzearen alorrean proiektu berritzaileak diseinatu eta abiarazteko trebetasunak eskuratuko dituzu; proiektu horietan, konpromisoa, konpentsazioa, aintzatespena eta aniztasuna izango dira, besteak beste, landuko dituzun gaiak.

 

 

TRANTSIZIOA, BEREIZTEA ETA IRTEERA

Pertsonak erakundeetatik joateko prozesuak diseinatzeko eta estrategikoki gauzatzeko beharrezko trebetasunak garatuko dituzu, bai eta ezagutza eskualdatzeko estrategiak aplikatu ere.

 

GARAPEN PERTSONALA ETA LIDERGOA

Zeure burua eta lantaldeak gidatzen ikasiko duzu, eta erakundeetako eraldaketa-prozesuak ulertuko dituzu.

 

 

Praktikatuz ikasiko duzu

Masterrak irauten duen urte eta erdian, beharrezko ezagutzak eta pertsona arteko trebetasunak eskuratuko dituzu, eta gai izango zara pertsonak eta horien talentua eta erakundea kudeatzeko, hainbat motatako enpresei eta erakundeei balioa sortuz edo balioa areagotuz.

 

 

Ezagutu erronken bidez ikasteko gure sistema

 

Ikasketa Plana

0. Moduloa: Ingurunea, Estrategia eta Pertsonak

  Gaia ECTS
PDF Egoera sozioekonomikoa eta lan merkatua 4
PDF Estrategia eta pertsonak 4
PDF Erakundeen portaera 4
PDF Talentuaren planifikazio estrategikoa 4
   ETCS Guztira 16

  

1go Moduloa: Erakarpena eta Kapitazioa

  Gaia ECTS
PDF Talentua erakarri, geureganatu eta hautatu 6
PDF Employer branding, marketin eta komunikazioa 4
   ETCS Guztira 10

  

2. Moduloa: Kompromisua eta Garapena

  Gaia ECTS
PDF Konpromisuaren kudeaketa 3
PDF Talentuaren garapena 6
PDF Konpentsazio eta errekonozimendua 4
PDF Aniztasunaren kudeaketa 3
   ETCS Guztira 16

  

3. Moduloa: Transizioa, Deslotura eta Irteera

  Gaia ECTS
PDF Transizioa, deslotura eta irteera estrategiak 6
   ETCS Guztira 6

  

4. Moduloa: Garapen Pertsonala eta Lidergoa - MTalent.

  Gaia ECTS
PDF Pertsonak harremanetan 4
PDF Zuzendaritza trebetasunak 4
PDF Talentu pertsonalaren garapena 4
   ETCS Guztira 16

  

5. Moduloa: Master Amaierako Proiektua

  Gaia ECTS
PDF Proiektuen garapena 4
PDF Praktika espezializatuak enpresan 20
PDF Master amaierako lana 6
   ETCS Guztira 30

  

Unibertsitatea baino gehiago gara