Sarrera eta onarpena

Titulazio Ofiziala

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Master Unibertsitarioa - MTALENT

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Oñati, Bilbao, Barcelona

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Hezkuntza semipresentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043928, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Sarrera eta Onarpena

Ikasleek, Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Unibertsitate Masterra egin ahal izateko, hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  1. Masterraren ikasketa ofizialak egiteko , beharrezkoa izango da, unibertsitateko titulu ofizial espainiarra izatea edo Goi Hezkuntzako Espazio Europarren barnean dagoen beste estatu bateko Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko erakunde batek emandakoa edukitzea. Titulu honek, Master ikasketak egin ahal izateko gaitasuna ahalbideratu beharko du.
  2. Era berean, master hau Goi mailako Espazio europarretik kanpo geratzen diren tituludunek egin ahal izango dute, hurrengo baldintzak betetzen direnean: unibertsitateak konprobatuko du titulu hauek egiaztatzen duten prestakuntza maila, Espainiako unibertsitate titulu ofizialen parekoa dela eta gradu-ondoko ikasketak egin ditzaketela, herrialdeak emandako tituluak horrela bermatzen duelako. Masterrean modu honetan onartua izateak ez du esan nahi titulu hauek homologatuak izango direnik eta ez dira aintzakotzat hartuko beste eginkizunetarako ere. Bakarrik Masterra egin ahal izateko balioko dute.

Hurrengo titulazioen egresatuek izango dute lehentasuna master hau burutzeko:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
  • Psikologia
  • Soziologia
  • Antropologia
  • Pedagogia
  • Zuzenbidea
  • Antolaketa ingeniaritza
  • Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza
  • Giza Baliabideak

Gainontzeko hautagaientzat, ez badira eskainitako plazak betetzen, aurretik deskribatutako profilekin, aldez aurretiko ezagutzak eskatuko zaizkie Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzan edota Psikologian.

Ikasleen onarpena Masterraren koordinazio taldearen esku dago eta irispide hauek hartuko dira kontuan:

  • Onartu behar den pertsonaren espediente akademikoa eta emaitzen batez bestekoa.
  • Curriculum Vitae eta onarpen eskutitz bat. Eskutitz honetan, masterren edukiarekin zerikusirik dituen aurreko esperientziak eta motibazio pertsonalak zehaztuko dira.
  • Elkarrizketa pertsonala hautagaiarekin (presentziala edo online).
  • Assesment center , konpetentzien ebaluazio probetan oinarrituta
  • Ingeleseko titulu ofiziala (B2 – First Certificate) edo frogaren bat hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko.

 

Lehen aipatutako irizpide bakoitza, portzentaje hauek jarraiturik haztatuko da:

Irizpidea %
Espediente akademikoa 25
Curriculum vitae 25
Elkarrizketa pertsonala 20
Assesment center 20
Ingeleseko titulu ofiziala 10

Ez gaitasun batengatik, heziketa behar bereziak dituzten ikasleen kasuetan, egokitzapen kurrikularren, ibilbideen edo ikasketa alternatiboen beharra ebaluatuko da.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara