Inskripzioa eta matrikula

Titulazio Ofiziala

Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ETCS (Urtebete)

Campusa

Donostia eta Eskoriatza

Plazak

30

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1224030, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

INSKRIPZIOA ETA MATRIKULA

Inskripzio prozesua

Gastronomiako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate-masterrean izena emateko prozesuak zenbait fase izango ditu, ikasturtea hasi aurreko hilabeteetan.

 

Informazio-saioak

Oso litekeena da masterra aukeratzeko orduan zalantzak izatea. Hori dela eta, zure zalantzak argitzen lagundu nahi dizugu.

Zatoz gu ezagutzera

 

Inskripzioa

Calendario

2022/12/01     2023/07/07

Eta plaza librerik geratzen bada…

2023/07/10       2023/09/08

Kontsultatu gainerako datak eta izena emateko izapideak

Non egin?

Izen-ematea sarean egin dezakezu:

Eman izena!

 

Beharrezko dokumentazioa

  • Curriculum Vitae.
  • Gradu edo lizentziatura baten azken urtea egiten ari diren ikasleak:
    • Espediente akademikoa, lortutako kalifikazio guztiak biltzen dituena.
  • Aurretik Espainian beste unibertsitate-ikasketa batzuk eginak dituzten ikasleak:
    • Tituluaren edo ikasketak bukatuak direla ziurtatzen duen unibertsitate-ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.
  • Aurretik Europar Batasuneko estatu kide batean, Norvegian, Islandian, Liechtensteinen edo Suitzan beste unibertsitate-ikasketa batzuk eginak dituzten ikasleak:
    • TEGa (Tituluaren Europako Gehigarria) edo dagokion homologazio-egiaztagiria. Halakorik ezean, ikasleak master-ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duen agiria beharko da, jatorrizko unibertsitatearena.
  • Aurretik Europar Batasunetik eta Norvegiatik, Islandiatik, Liechtensteindik edo Suitzatik kanpo beste unibertsitate-ikasketa batzuk eginak dituzten ikasleak:
    • Titulua atzerrian lortuz gero, dagokion homologazio-ziurtagiria jaso beharko du.
    • Halakorik ezean, ikasleak master-ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duen agiria beharko da, jatorrizko unibertsitatearena. Ziurtagiriak xehetasunak bildu beharko ditu, eta, 1961eko urriaren 5eko Hagako 12. Hitzarmenean ez dauden herrialdeen kasuan, bide kontsular edo diplomatikotik legeztatua beharko du egon.

Izen-ematea egin den aplikazioan erantsi beharko da dokumentazioa.

Onartuen jakinarazpena

Hautaketa-prozesua amaitu eta gero, ikasleei jakinaraziko zaie onartuak diren ala ez, izen-ematea egindako aplikazio beraren bidez.

 

Matrikulazioa

Calendario

2023/05/02     2023/05/05

Eta plaza librerik geratzen bada…

2023/07/12       2023/09/17

Kontsultatu gainerako datak eta izena emateko izapideak

 

Online Matrikula

 

Beharrezko dokumentazioa

  • Nortasun-agirikoaren neurriko jatorrizko argazkia, atzean ikaslearen izen-deiturak idatzita.
  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen zenbakia.
  • Kontu-korrontearen liburuxkaren fotokopia (titularra, kontu-korrontearen zenbakia, ZOKa eta IBANa ikusi behar dira).
  • SEPA orria, titularrak sinatua (nahitaezkoa da jatorrizko sinadura izatea).
  • Familia ugariko kidea bazara, familia ugariaren liburua.

Unibertsitatea baino gehiago gara