Sarrera eta onarpena

Titulazio Ofiziala

Unibertsitate Masterra Energia eta Potentzia Elektronikan

Iraupena

120 ECTS

2 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

24 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045960, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Leku Kopurua

Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 24 da.

 

Sarbidea

Master honetara sarbidea edukiko dute titulu nazional edo atzerrikoak dituzten eta ingeniaritzaren esparruan MECESeko 2. mailari edo antzeko mailari dagozkion goi hezkuntzako ikasketak egin dituzten ikasleek. Nolanahi ere, jarraian adierazten diren irizpideak bete beharko dituzte, eta egiaztatzen duten tituluak ahalmena eman beharko die herrialde titulu emailean graduondoko irakaskuntzetara sartzeko.

Aurretik eskuratutako prestakuntzaren arabera, sarbidea zuzenean izan daiteke edo prestakuntza osagarriarekin.

 

Zuzenean

Master honetara prestakuntza osagarririk gabe sartu ahal izango dira aldez aurretik ikasketa hauek edo antzekoak egin dituzten ikasleak:

Industria Elektronikaren Ingeniaritzako graduatuak

betiere jarraian deskribatutako eskumenak eskuratu badituzte:

  • 1. Konpetentzia: Komunikazio sistema baten funtsezko parametroak aztertu eta espezifikatzeko gaitasuna.
  • 2. Konpetentzia: Zirkuituen eta makina elektrikoen teoriaren printzipioak ezagutu eta erabiltzea. Aplikazio jakin baterako eragintza elektriko egokia hautatzea, hainbat alternatiba kontuan hartuta eta erabakitako soluzioa, dimentsioa, teknikoki argudiatuta.
  • 3. Konpetentzia: Berrelikadurako kontrol sistemak modelatu, simulatu, analizatu eta garatzea, domeinu tenporaleko eta frekuentzialeko teknikak erabiliz.
  • 4. Konpetentzia: Elektronika digitalaren eta mikroprozesagailuen oinarriak eta aplikazioak ezagutzea. Sistema logiko programagarriak diseinatu, simulatu eta inplementatzea.

 

Prestakuntza osagarriekin

Masterrean zuzenean sartzea ezinezkoa den kasuetan, batzorde akademikoak erabakiko du zer prestakuntza-osagarri egin behar diren eskatutako gaitasunak eskuratzeko, eta, horretarako, irakasgai hauetako guztiak edo batzuk egingo ditu:

 

ZIRKUITUEN TEORIA

(6 ECTS)

ELEKTROTEKNIA

(6 ECTS)

ERREGULAZIO AUTOMATIKOA

(6 ECTS)

MIKROPROZESADOREAK

(6 ECTS)

BIHURGAILU ESTATIKOAK

(6 ECTS)

1. Konpetentzia

X

 

   

 

2. Konpetentzia

 

X

   

 

3. Konpetentzia

 

 

X  

 

4. Konpetentzia

 

 

  X

 

 

Prestakuntza osagarria ikasleak autonomia maila handiarekin egin dezan diseinatu da. Hori dela eta, hasiera eta amaiera datak ikasleak eta titulazioaren ardura duen koordinatzaileak adostu ditzakete, nolabaiteko malgutasunez, baldin eta bermatzen bada eskatutako prestakuntza egiteko duen epea nahikoa dela eskatutako gaitasunak lortzeko.

Erreferentzia gisa, 4 eta 4.5 ECTS bitarteko irakasgai baten lan-denbora 3 astekoa da, eta 6 ECTS irakasgai baten kasuan, 4 astekoa, 8 ordu/eguneko dedikazioarekin. Prestakuntza-osagarriko irakasgaiak urtarriletik uztailera bitartean eskainiko dira.

Edonola ere, osagarri horiek ikasturtea hasi baino lehen gaindituta egon beharko dute, eta, beraz, interesa duten ikasleek behar bezala kudeatu beharko dute prestakuntza hori.

 

Onarpena

Ikasleak onartzeko Organoa Mondragon Unibertsitateko GEPeko Batzorde Akademikoa da.

Sartzeko baldintzak beteta, ikasleak onartzeko bi irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  1. Ikaslearen espediente akademikoa.
  2. Ikasleen curriculum akademikoa (aurretiazko prestakuntza egiaztatua)

Gaztelania ez bezalako hizkuntza ofiziala duten atzerriko ikasleei gaztelaniako B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie.

Unibertsitatea baino gehiago gara