Instalakuntzak eta baliabideak

Titulazio ofiziala

Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Oñati, Bilbao

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043908, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Campuseko instalazioak

Enpresagintza Fakultateak kudeatzen du Oñatin (Gipuzkoa) ematen den Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra. 

 

 

Oñatiko Campusa

Enpresagintza Fakultateko Oñatiko Campusean ikasi ahal izango duzu Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra. 2010eko eraikin bat da, eta, bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak diren instalazioak (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, tailerrak eta abar) eta beste gune batzuk (hala nola kafetegia eta diziplina anitzeko ikasgelak) aurkituko dituzu. 

 

512x262

512x262

Ondoen hornitutako laborategiak eta tailerrak

Oñatiko Campusean, azken teknologiaz hornitutako hainbat gela izango dituzu eskura, masterraren barruan talde-lanak eta proiektu praktikoak egin ahal izateko:

Informatikako gelak

Ordutegi zabal baten barruan nahi duzun bakoitzean erabili ahal izango dituzun azken belaunaldiko gailuez hornituak.

Liburutegia

Honako eremu hauek ditu: kontsulta- eta irakurketa-eremua, isiltasun-eremua, multimedia-gela, lan-gelak eta liburutegiko kudeatzaileentzako guneak.

Areto Nagusia

300 m2-ko azalera eta 250 pertsonarentzako edukiera du. Gainera, bi areto txikiagotan edo gehiagotan banatu daiteke, eta, kasu horretan, areto bat diziplina anitzeko gune bihurtzen da.

 

Bizi Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Oñatiko Campusean, Mondragon Unibertsitateko gainerako guneetan bezala, instalaziorik modernoenekin bizi ditugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea oso inplikatuta dago gizartearekin eta bere ingurunearekin, eta gero eta jarduera gehiago antolatzen ditu gizarte osoarentzat: azokak, lehiaketak, kirol-jarduerak eta abar.  

Jarduera horiek guztiak hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen garapen pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: Izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Liburutegia: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gela.
  • Kirol Zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • KoNet: Kontsultatu zure notak eta askoz gauza gehiago zure mugikorretik.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: Orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak...

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Unibertsitatea baino gehiago gara