Praktikak eta master bukaerako lana

Masterra

Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan (Berrimet)

Iraupena

60 ECTS

1 edo 2 urte

Campus

Eskoriatza

Plazak

25 plaza

Hizkuntza

Euskara edo gaztelera

Modalitatea

Online

$documento.ID_Formulario_descarga

PDF Katalogoa

Praktikak eta Master Bukaerako Lana

IBILBIDE PROFESIONALA

Praktikak

Praktiken xede nagusiak izango dira: batetik,  Master egileek bertatik bertara ezagutzea hezkuntza errealitatea, eta bestetik, ikasleek berrikuntza didaktiko-metodologikoen inguruko erronkaren bat identifikatzea, gero Master Bukaerako Lanari erantzun bat eman ahal izateko.

Ibilbide Profesionaleko ikasleak 90 ordu (aurrez aurrekoak) egingo ditu aukeratutako eskola/erakundean. Ikasleak ikusiko du denbora hori nola antolatzen duen otsailetik martxora bitartean. Hala ere, praktika aldia luzatu daiteke denboran eta egunean ordu gutxiago egin. Horrek esan nahi du, ikasleak praktikak aurreratu ditzakela astebete edota luzatu astebete edo bi. Ikasleak beste 60 (ez presentzialak) ordu izango ditu practicumaren lana osatzeko (tutoreari practicumaren jarraipena egiteko informazioa bidali, azken lana prestatu ...).

Master Bukaerako Lana

Praktiketan testuinguru errealean behatutako egoeraren aurrean, ikasleak egoera hori ikertu eta egoera hori ebazteko proposamena egin beharko du. Master Bukaera Lana, beraz, testuinguru errealean identifikatu, ezaugarritu eta landutako egoera bati erantzutako garatuko den proposamena izango da, ahal bada testuinguru horretan gauzatuko delarik.

IKERKETA IBILBIDEA

Praktikak

Masterraren practicumaren Ikerketa ibilbideko praktiken xede nagusia da berrikuntza didaktiko metodologikoaren markoan kokatuko den ikerketa objektua identifikatu eta ikerketa aurrediseinuak egiteko prestatzea. Lehenik eta behin, ikaslea ikertalde batean kokatuko da eta ikertalde horren ikergaiak eta helburuak ezagutuko ditu. Ondoren ikergaia definitu eta ikergai horren inguruko ikerketa diseinatuko du ikasleak.
Ikasleak 90 ordu (aurrez aurrekoak) egingo ditu ikerketa talde baten adosten den lanean eta 60 ordu ez presentzialak practicumaren lana osatzeko erabiliko dituzte.

Master Bukaerako Lana

Master Bukaera Lana, beraz, testuinguru errealean identifikatu, ezaugarritu eta landutako ikergai baten inguruko ikerketa diseinatu eta gauzatzea izango da, ahal dela ikerketatik ateatako ondorioak kontrastatuz.

Unibertsitatea baino gehiago gara