Berriak

2022-2023an Doktoregoa egiteko, kontratazio deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Doktoregoa Hezkuntzan 2022-2023an Doktoregoa egiteko, kontratazio deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2022·07·11

Indartu nahi diren eremuak dira Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako praktikan oinarritutako eta berrikuntzarekin zerikusia duten ikerketak.

Informazio gehiago

Erakundeak aldatzeko ikaskuntza estrategikoari buruzko prestakuntza-saioa

CLO Erakundeak aldatzeko ikaskuntza estrategikoari buruzko prestakuntza-saioa 2022·06·27

Ekitaldia izango da uztailaren 14an, 18:00etatik 19:00etara, eta online emango da. Ireki ta dago izen-ematea.

Informazio gehiago

Olalla Juaristi ikertzaileak bikain cum laude lortu du bere doktorego tesian

Doktorego tesia Olalla Juaristi ikertzaileak bikain cum laude lortu du bere doktorego tesian 2022·06·22

Doktore berriak Eskoriatzan aurkeztu du "Bi urteko haurren enkulturazio prozesuarekiko Haur Hezkuntzako maisu-maistren irudikapen sozialak: metodo mistoen bidezko ikerketa" tesia.

Informazio gehiago

 

EKKO egitasmoa: aurrenerabeengan gizarte trebetasunak lantzeko programa

Ikastaroa EKKO egitasmoa: aurrenerabeengan gizarte trebetasunak lantzeko programa 2022·06·22

Programan parte hartzen dute Arrasateko Udaleko Gizarte Zebitzuen Sailak, San Juan de Dios ospitaleak, Arrasateko Herri Eskolak, Arizmendi Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

Informazio gehiago

Enpresetako soberako materiala ikaskuntzarako hezkuntza-tresna gisa erabiltzeko aukera aztertu du, ekainaren 20an, Mondragon Unibertsitateak

Jardunaldia Enpresetako soberako materiala ikaskuntzarako hezkuntza-tresna gisa erabiltzeko aukera aztertu du, ekainaren 20an, Mondragon Unibertsitateak 2022·06·17

Zortzi eskolatako 29 hezitzailek eta haien ikasleek parte-hartze aktiboa izan dute ekimenean. Emaitzak datorren ekainaren 20an aurkeztuko dituzte, Eskoriatzako campusean egingo den ‘Biziberritu’ jardunaldian.

Informazio gehiago

Ekainaren 27 eta 28an, formazio saio irekia eta webinarra Lanbide Heziketako enpresetako tutoreentzako

Webinarra eta jardunaldia Ekainaren 27 eta 28an, formazio saio irekia eta webinarra Lanbide Heziketako enpresetako tutoreentzako 2022·06·16

LanHezi ikerketa proiektuaren baitan, Lanbide Heziketako ikasleen enpresetako instruktore/tutore eta arduradunentzako formazio saio irekia eta webinarra antolatuko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

Informazio gehiago

 

STEMotiv proiektuak bigarren saria irabazi du STEAM Euskadi Sarietan

STEAM Euskadi Sariak STEMotiv proiektuak bigarren saria irabazi du STEAM Euskadi Sarietan 2022·06·09

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatzen du lehiaketa hezkuntza zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenak saritzeko helburuarekin.

Informazio gehiago

Eragiten proiektua: lau urteko prestakuntza-prozesua Ikastolen Elkarteko hainbat ikastolarekin batera

Prestakuntza Eragiten proiektua: lau urteko prestakuntza-prozesua Ikastolen Elkarteko hainbat ikastolarekin batera 2022·06·07

Bukatu da lau urte iraun duen prozesua, Eskoriatzako campusean maiatzaren 26an egindako mintegian.

Informazio gehiago

Biziberritu proiektua: heziketa-tresna bihurtu, enpresen materialen soberakinak

Jardunaldia Biziberritu proiektua: heziketa-tresna bihurtu, enpresen materialen soberakinak 2022·06·02

Gaian sakontzeko eta esperientziak partekatzeko, Biziberritu jardunaldi irekia antolatu dugu, ekainaren 20an, Eskoriatzako campusean.

Informazio gehiago

 

Ekainaren 28an, webinarra hausnartzeko ikasleen irteera profilek duten garrantziaz, hezkuntzaren eraldaketan

WEBINARRA Ekainaren 28an, webinarra hausnartzeko ikasleen irteera profilek duten garrantziaz, hezkuntzaren eraldaketan 2022·05·31

Bi hizlari egongo dira esperientziak partekatzen: Xavier Aragai, Reimagine Education erakundeko zuzendaria eta Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.

Informazio gehiago

Ekainaren 8an, irakaslearen rol berriari buruzko webinarra

GASTRO HEZKUNTZA Ekainaren 8an, irakaslearen rol berriari buruzko webinarra 2022·05·24

Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Masterrak antolatu du ekitaldia. Webinarra 16:00etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du.

Informazio gehiago

Ekainaren 2an, ‘Workshop Lit Experience’ ekitaldia Bilbon

Lit masterra Ekainaren 2an, ‘Workshop Lit Experience’ ekitaldia Bilbon 2022·05·23

Agurtzane Martinez Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterreko koordinatzaileak gidatuko du Bilbao Berrikuntza Faktorian, BBFn, egingo den saioa. Saioak bi ordu iraungo du.

Informazio gehiago

 

Irekita izen ematea, ekainaren 8an egingo den jardunaldirako: Irakaslea gaur egungo eta etorkizuneko hezkuntzan

Hezkuntzari buruzko jardunaldia Irekita izen ematea, ekainaren 8an egingo den jardunaldirako: Irakaslea gaur egungo eta etorkizuneko hezkuntzan 2022·05·12

Bilkuran landuko dute irakasleak jokatu behar duen rola ikasle sortzaile, kooperatibo, malgu edo kritikoa moduko ezaugarri pertsonalen sustapenean. Jardunaldia egingo da Eskoriatzako campusean.

Informazio gehiago

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate masterra %30eko deskontuarekin egiteko deialdia

Lit masterra Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate masterra %30eko deskontuarekin egiteko deialdia 2022·05·10

Parte hartu deialdian eta bihurtu erraztasuna zure nortasun-ikur profesionalean! Ekainaren 22ra arte egongo da irekita proposamenak jasotzeko epea.

Informazio gehiago

“Facilitar el aprendizaje en organizaciones cooperativas” webinarra eskainiko du Aitzol Loyolak maiatzaren 24an

Lit masterra “Facilitar el aprendizaje en organizaciones cooperativas” webinarra eskainiko du Aitzol Loyolak maiatzaren 24an 2022·05·02

Hizlariak deskribatuko du ikaskuntza-komunitate sortzeko prozesua eta azalduko ditu hainbat adibide.

Informazio gehiago

 

Laugarren ediziorako, berrikuntzak aurkeztu ditu Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate masterrak, Lit-ek

Lit masterra Laugarren ediziorako, berrikuntzak aurkeztu ditu Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate masterrak, Lit-ek 2022·04·27

2022-2023 ikasturtetik aurrera, masterrak izango ditu 60 ECTS eta urte akademiko bateko iraupena (9 eskola-hilabete).

Informazio gehiago

Apirilaren 6an, online saioa aurkezteko Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit)

Lit masterra Apirilaren 6an, online saioa aurkezteko Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit) 2022·03·17

Ekitaldia online eskainiko da eta 18:00etan hasiko da. Aurkezpenean parte hartuko dute masterreko koordinatzaileek eta eta aurreko edizioetako ikasle ohiek. Dagoeneko irekita dago izen-ematea.

Informazio gehiago

Adimen artifizialaren bidez, ikasleen STEM motibazioa piztu eta Gipuzkoako ehun enpresarial zientifiko-teknologikoa indartu

STEMotiv proiektua Adimen artifizialaren bidez, ikasleen STEM motibazioa piztu eta Gipuzkoako ehun enpresarial zientifiko-teknologikoa indartu 2022·03·07

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Zientzia Teknologia eta Osasuna ikertaldeak, ZiTeO-k, STEMotiv proiektua bultzatuko du STEM irakasgaietako irakasleen formazioan eragiteko eta STEM ikasgaiekiko ikasleen motibazioa neurtu eta interesa pizteko.

Informazio gehiago

 

LanHezi ikerketa proiektua: ezagutza sortu, etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko

IKERKETA LanHezi ikerketa proiektua: ezagutza sortu, etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko 2022·03·01

Proiektuan lan egingo dute batera, Lanbide Heziketako ikastetxeek, enpresa eta kooperatibek eta Mondragon Unibertsitateko ZiTeO ikertaldeak.

Informazio gehiago

Martxoaren 4an, talde-prozesuak errazteko laborategi irekia Bilbao AS Fabrik-en

Lit masterra Martxoaren 4an, talde-prozesuak errazteko laborategi irekia Bilbao AS Fabrik-en 2022·02·18

Saioaren bideratzailea Txelu Balboa Colaborabora kooperatibako kidea. Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena.

Informazio gehiago

Ikasturte honetan, zortzi ikerketa proiektu konpetitibo lortu ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Ikerketa Ikasturte honetan, zortzi ikerketa proiektu konpetitibo lortu ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2022·02·13

Esku artean ditugun ikerketa proiektuek arlo desberdinak jorratuko dituzte, esaterako, STEM gaiak, hezkuntza berrikuntza, gobernantza edo eraldaketa eta ekintzailetza soziala.

Informazio gehiago

 

Hezkuntzan ikasten jarraitzeko, profesionalei zuzendutako eskaintza 2022 urterako

Hezkuntza Hezkuntzan ikasten jarraitzeko, profesionalei zuzendutako eskaintza 2022 urterako 2021·12·09

Hezkuntza arloko profesionalei eta gradua bukatu berria dutenei zuzenduta, hainbat ikastaro labur, diploma eta bigarren aipamen eskainiko ditu, 2022an egiteko, Mondragon Unibertsitateak. Gradua bukatu berri dutena

Informazio gehiago

‘Organize locally to respond globally’ lelopean, abenduaren 9an eta 10ean, Univercity-ren bigarren nazioarteko jardunaldia egingo dugu Bilbon

Univercity ‘Organize locally to respond globally’ lelopean, abenduaren 9an eta 10ean, Univercity-ren bigarren nazioarteko jardunaldia egingo dugu Bilbon 2021·12·05

Jardunaldia parte hartuko du, beste batzuen artean, Otto Scharmer U teoriaren sortzaileak. Bilbao AS Fabrik-en egingo da jardunaldia.

Informazio gehiago

‘Etorkinen seme-alabak eta euskara, 20 urteko esperientzien ahotsa’ jardunaldia, abenduaren 17an, Eskoriatzan

Jardunaldia ‘Etorkinen seme-alabak eta euskara, 20 urteko esperientzien ahotsa’ jardunaldia, abenduaren 17an, Eskoriatzan 2021·11·29

Ekitaldietan parte hartuko dute hezkuntzako profesionalek eta hezkuntza-sistematik igaro diren gazteek.

Informazio gehiago

 

Maialen Arnedo ikertzaileak bikain cum laude lortu du bere doktorego tesian

Doktorego tesia Maialen Arnedo ikertzaileak bikain cum laude lortu du bere doktorego tesian 2021·11·27

Doktore berriak Eskoriatzako campusean aurkeztu du "Bularretik mintzora egitasmoa: haur literatura sistematizatzeko esperientzia bat" izeneko tesia.

Informazio gehiago

Irakasleen prestakuntza gogoetatsuaz hausnartzeko, liburua argitaratu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ikertzailek

argitalpena Irakasleen prestakuntza gogoetatsuaz hausnartzeko, liburua argitaratu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ikertzailek 2021·11·25

Karmele Perez, Agurtzane Azpeitia eta Arantza Ozaeta irakasle eta ikertzaileek 15 urteko prestakuntza-esperientzia bildu dute “Irakaslearen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza berritzeko giltza” liburuan.

Informazio gehiago

Lit masterreko bigarren belaunaldiaren graduazio ekitaldia Bilbao AS Fabrik-en

Lit masterra Lit masterreko bigarren belaunaldiaren graduazio ekitaldia Bilbao AS Fabrik-en 2021·11·21

Azaroaren 19an egindako orla banaketara bildu ziren, gainera, aurtengo parte-hartzaileak eta egun horretan lanean hasitako Chief Learning Officer (CLO) unibertsitate diplomaren ikasleak.

Informazio gehiago

 

Bartzelonan aurkeztu dugu irakasleen eta hezkuntzaren rol-aldaketak bultzatzea helburu duen prestakuntza-programa

Rol berriak diploma Bartzelonan aurkeztu dugu irakasleen eta hezkuntzaren rol-aldaketak bultzatzea helburu duen prestakuntza-programa 2021·11·20

Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Unibertsitate Espezializazio Diploma (ROL) urtarrilean hasiko da eta erdi presentziala da. Aurrez aurreko saioak Bartzelonan egingo dira.

Informazio gehiago

MyDigiCoop: ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzea helburu duten ikaskuntza digitalerako bide pertsonalizatuak

MyDigiCoop MyDigiCoop: ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzea helburu duten ikaskuntza digitalerako bide pertsonalizatuak 2021·11·15

Mentalitate soziokooperatiboa sustatuz gizarte hobeago eta parekideago baterako paradigma berri bat sortzen lagunduko du MyDigiCoop nazioarteko proiektua.

Informazio gehiago

Hain garrantzizkoa den ikasleen irteera-profila lantzeko, online ikastaro laburra

Hezkuntza Hain garrantzizkoa den ikasleen irteera-profila lantzeko, online ikastaro laburra 2021·11·10

Reimagine Education-ekin batera diseinatutako programa hasiko da otsailaren 1ean eta 25 orduko iraupena izango du. Irekita dago izen-ematea.

Informazio gehiago