2016-2017 kurtsoko emateak

Atzealdea

REPRO-LIGHT proiektuaren ematea

Emakida

REPRO-LIGHT proiektuaren ematea

2016·11·08

$titulo.getData()


Europar Batasuneko Horizon 2020 Programa Markoak REPRO-LIGHT; Re-usable and re-configurable parts for sustainable LED-based lighting systems proiektua finantziatu du, "H2020-IND-CE-2016-17" deialdiaren barruan, 768780 erreferentziarekin.

 

Web orrialdea

Informazio orokorra

  •  Hasiera eta amaiera datak: 2017ko urriak 1 - 2020ko irailak 30
  •  Onartutako aurrekontua eta diru-laguntza (Guztira): 6.006.737,50 € eta 4.345.418,25 €
  •  Proiektua koordinatzen duen enpresa: BARTENBACH GMBH (Austria)

Helburua

Repro-light proiektuaren helburua LED argien Europako industriaren eraldaketa arrakastatsu bat abiaraztea da, 2020 baino lehen, argiaren arloko Europako enpresek Asiako lehia basatia jasaten dutelako eta, aldi berean, LED argien prezioa oso azkar jaisten ari delako. Arkitektura modular eta pilagarria duen LEDean oinarritutako argi adimendunak garatuz, proiektuak LED argien industriaren ikuspegia aldatu nahi du, orain arte generikoa eta erabili eta botatzekoa izan den objektua balio funtzional handiko produktu pertsonalizatu bihurtuz. Argiak diseinatzeko arau tradizionalekin hausten da, kableak guztiz baztertzen dira eta, teknologia eta material berritzaileak erabiliz, argiak erabat pilagarriak izatea lortu da. Lehenengo aldia da horrelako saiakera egiten dutela Repro-lighten. Diseinu modularrari esker, eta produkzio eskema adimendunari esker, argiak fabrikatzearen kostuak, epeak eta ingurumenaren gaineko eraginak nabarmen murriztu daitezke.   Une erabakigarria dugu hau LED argien arloan irtenbide jasangarri bat sortzeko, izan ere, LED argien merkatua eraldaketa sakon batean murgilduta baitago, eta LED argien balioaren proposamena energia eraginkortasunekoa izatetik balio funtzionalarena izatera igarotzen ari baita. Repro-light argiak balioaren proposamen horiek betetzeko ditu, adimena erabiliz eta jendearen osasunaren gainean eragin positiboa lortuz. Repro-light partzuergoa ederki prestatuta dago argien "iraultza" hau bideratzeko, balio kate guztia ordezkatzen duelako eta partzuergoa industria sare sendo baten inguruan egituratuta dagoelako.  Partzuergoaren baitan, argiaren Europako industriako ordezkari eta bultzatzaileak, oinarrizko produktuen fabrikatzaileak, eta argiztapen jasangarriaren eta gizarte zientzien arloko adituak daude; hori dela eta, Repro-lightek proiektua arrakastaz gauzatzeko beharrezko bikaintasun eta eragina ditu, eta baita argiaren Europako industrian proiektuaz harago joango den aldaketa jasangarria eragitekoa ere.

Erlazionatutako albisteak