2024-2025 ikasturterako Unibertsitate Masterren eskaintza
Unibertsitate graduen ate irekiak
Latinoamerikar ikaslea zara? Hau da zure unibertsitatea!
Ezagutu gure ikerketa- eta transferentzia-eredua
 
 

Aktualitatea

Atzealdea

TEAMLABS-ek PobleNou-n berrikuntza eta ekintzailetzarako laborategia ireki du

LEINN

TEAMLABS-ek PobleNou-n berrikuntza eta ekintzailetzarako laborategia ireki du

Laborategia hirira irekita dagoen espazio bat bezala sortua izan da, ekintzailetza eta hezkuntza berritzaileen inguruko gaietan programazio batekin.

2018·10·23

$titulo.getData()


Teamlabs laborategia Mondragon Team Academy(MTA) nazioarteko ekintzaile sarearen partaide da eta Bartzelonan iada bost urte betetzen ditu, oraingoan 1400 m2-ko espazio berria PobleNoun(Pallars, 73) inauguratuz, , sorkuntza, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea helburu izango duena LEINN graduaren bitartez.

Laborategi berri honetan ehun ekintzaile/leinner inguruk lan egiten dute (18 eta 15 urte arteko gazte ekintzaileak LEINN egiten), dagoenekoz 7 enpresa osatuta (Keywe, Waybe, Blüm, Hue, Nix, unik, Inner). Azaroaren 18an, ostegunean, inauguratu zen ofizialki espazioa hainbat pertsonen presentziarekin; besteak beste, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea, Lander Beloki Enpresagintza Fakultateko dekanoa eta TEAMLABS Barcelonako hiru sortzaile, Berta Lazaro, Felix Lozano, eta Ibai Martinez.  

TEAMLABS-ek PobleNou aukeratu du bere egoitza berrirako sormen puntu garrantzitsu bat izateagatik. Historikoki auzo industrial bat izandakoa gaur egun berrikuntza eta sormenerako distritoa bihurtu da, 22@ proiektua barne eta bertan teknologia enpresa garrantzitsuenak ezarri direlarik.

Era berean, M. Nuria Miró, Colegi Montserrat-eko zuzendariak (hezkuntza kooperatiboa bultzatzen duena eta 20 urtez erreferentea hezkuntza berrikuntzaren esparruan) parte hartu zuen ekitaldian eta honako erreferenteek ere: Alfons Cornellá, berrikuntzako aholkularitzako kontseilari delegatuak; Laura Fernandez, lehen inteligentzia artifizialeko hezkuntza campuseko sortzaile eta zuzendari nagusia; Javier Creus, Ideas for Change-eko sortzailea; Jose Maria Luzárraga, Mondragon Team Academy-ko sortzaileetakoa; Jokin Urraza, Grupo Planeta-ko Berrikuntza zuzendaria eta Alaide Sipahi, Magno Enpresan Aldaketaren Gestioan arduraduna; Renë Lönngren, Le Cool Groupeko sortzailea eta zuzendaria eta Díaz-Faes ilustratzailea.


Agenda - Ekitaldiak

Learning from Reality

Berritzailea

Mundu osora zabaldu den hezkuntza-eredu propioa eraiki duen unibertsitatea.

Aplikatua

Enpresari, errealitateari, atxikitako unibertsitatea. Gurean, «learning by doing» ez da slogana, geure DNAn txertatuta dugu.

Hurbila

Lankidetzan aritu, batera sortu, elkarrekin jardun eta konfiantza-giroan prestatzen diren pertsonak dira unibertsitateko protagonistak.

Nortasuna

Herrialde-proiektuarekin konprometituriko jende ekintzailea eta langilea ardatz duen kultura.

"Bizitza erreala ahalik eta modu finenean irudikatzeko asmotan gauzatzen ditugu proiektuak."
"Pausu txikiekin, gauza handiak egin daitezkeela erakutsi dit 4 urteko esperientzia honek."
"Mexikoko eskola batera noa eta honek munduko ikuspegi guztiz desberdin bat eskainiko dit."
"Suediara bidaiatu nahi dut, sukaldaritza nordikoa ezagutzera."