Bekak Heziketa Zikloak

Bekak

Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendutako Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren diru-laguntzak

2023-2024 ikasturtean zehar Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Goi Mailako Heziketa Zikloren bat egin nahi duten ikasleei zuzenduta, ondoren zehazten diren diru-laguntzak aurreikusi ditu MGEPek.

Eremuak Egoerak Diru-laguntzen kopuruak Ikasmaila
A - Familiaren ezaugarrein araberakoa

A.1. Familias numerosas según lo dispuesto en la Leiy 40/2003, de 18 de noviembre

   
(Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza unibertsitarioetako prezio publikoetarako xedatzen dituen salbuespen eta murrizketa irizpideen arabera) - Maila orokorreko familia ugariko kide izatea 150€ 1º y 2º
  - Maila bereziko familia ugariko kide izatea 300€ 1º y 2º
  A.2. MGEPeko ikaslea izanik, %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea 300€ 1º y 2º
  A.3. Ikaslearen familian (hau da, gurasoak, anaia arrebak eta familiak legez ume-ordetzat hartu dituztenak) %65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila duen kideren bat egotea    
  A.4. Ekintza terroristaren biktimek, euren ezkonkideek, seme-alabek edo antzeko atxikitasunezko harreman baten bidez iraunkorki bizikidetzat izan direnak. 300€ 1º y 2º
  A.5. Genero-indarkeriaren biktimek eta egoitza berean bizi diren haren mendeko 25 urtetik beherako seme-alabek. 300€ 1º y 2º
B - Curriculumetik kanpoko ekintak egitera sustatzeko diru-laguntza Eusko Jaurlaritzako irakaskuntza ez unibertsitrarioetarako diru-laguntzak jasotzen dituzten Goi mailako Heziketa Zikloko 1. mailako ikasleei zuzendua. 300€
C - Ikasle ohientzako diru-laguntza 2023-2024 aurretik MGEPen Goi Mailako Heziketa Ziklo bat burututa izanik (edo maila bereko Lanbide Heziketako beste ikasketa batzuk), 2023-2024an Goi Mailako Heziketa Ziklo bat MGEPen egiten dutenei zuzendua. 300€ 1º y 2º
D - Langabetuentzako diru-laguntza Aurretik lanean ibilitako ikasleei zuzendua, baldin eta matrikula egiten denean langabezian badaude eta gutxienez 365 egun lanean aritu direla egiaztatzen badute. 600€  1º y 2º

Programaren iraunaldia: 2023-2024 ikasturtea

Ohar garrantzitsuak

  1. Diru-laguntza guztiak bateraezinak izango dira.
  2. Arrazoi edo egoera desberdinengatik diru-laguntza izateko betebeharrak gertatzen diren kasuetan, kopuru handieneko diru-laguntza emango da.
  3. Diru-laguntza behin bakarrik emango da Goi Mailako Heziketa Zikloko 1. mailan eta beste behin Goi Mailako Heziketa Zikloko 2. mailan. Orokorrean, ikaslea lehenengo aldiz lehenengo mailan matrikulatzen den ikasturte akademikoan.
  4. Ikasturtean zehar ALECOP, DUAL... bidez lan egingo duten ikasleek, ez dute goiko taulan zehazten den D diru-laguntza jasotzeko eskubiderik izango.
  5. Kuota kooperatiboa ordaintzen ez duten ikasleek ez dute diru-laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango.
  6. Diru-laguntza jasotzeko, kuota kooperatiboaren ordainketan dagozkion orain arteko konpromisoak bete behar izan dituzte.

Diru-laguntzen eskaera

Ikasleei email bitartez bidaliko zaie diru-laguntzen informazioa eta eskatzeko epea.

Bekabide

Esandakoaz gain, BEKABIDErekin ordainketak zure posibilitte ekonomikoetara egokitu ahal izango dituzu, ikasketak ez daitezen zama ekonomikoa izan zuretzat edo zure familiarentzat. Arazo ekonomikoez arduratu gabe ikasi nahi baduzu, diru-sarreren zein gastuen planintza egingo dizugu.

Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.

Escuela Politécnica Superior

Mondragon Unibertsitatea

E-mail: bekak.mgep@mondragon.edu

Tfono. 664268352 - 943794700