Onarpenak

GRADUKO IKASKETETAN ONARPENA (2024-2025 IKASTURTERAKO)

Lehena.- Gradu-ikasketetan hasteko ikasleek erabili nahi duten sarbidearen araberakoa izango da gradu-ikasketa bakoitzean onartua izateko modua.

Bigarrena.- Lehentasunak ezar ditzakete fakultateek, ikasketa bakoitzean hasteko bidearen arabera.

  1. Lehenagoko hezkuntza-sistemen arabera eskuratutako Batxilergoetako eta LOMCEren Batxilergoko tituluak dituzten ikasleak.
  2. EBko estatuetako edo ikasketak onartzeko hitzarmenak dituzten beste estatu batzuetako Batxilergo tituluak edo haien baliokideak dituzten ikasleak. Onartuak izateko, UNEDek ematen duen homologazio-agiria eskuratu behar dute hautagaiek. Agiri hori eskuratu arte, behin-behinekoa da ikasketetarako onespena, xede guztietarako.
  3. Elkarrekikotasun-erregimenean ikasketak onartzeko hitzarmenik sinatu ez den Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako Batxilergo tituluak edo haien baliokideak dituzten ikasleak. Onartuak izateko, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren homologazioa eskuratu behar dute hautagaiek. Homologazio-agiri hori eskuratu arte, behin-behinekoa da ikasketetarako onespena, xede guztietarako.
  4. Lanbide Heziketako Goi Mailako tituluak dituzten ikasleak.
  5. Gainerako sarbideak.

Hirugarrena.- Leku-kupoak ezar ditzakete fakultateek sarbide-mota bakoitzerako.

Laugarrena.- Sarbideetako ikasleen onarpena 14 puntutara arte hel daiteken onarpen notaren arabera egingo da, ondoko formula hau aplikatuta:

Onarpen-nota = Sarrera-nota + Curriculumari edo aurreko ikasketetako modalitateari dagokion kalifikazioa + Proba espezifikoak 

 

SARRERA-NOTA

1.- Batxilergoko ikaslea = BAE kalifikazioa.

2.- Goi mailako Lanbide Heziketako titulu ofiziala duten ikasleak = Zikloko batez besteko nota.

3.- EBko edo ikasketak aitortzeko hitzarmena duten beste estatu batzuetako Batxilergoko tituluak edo baliokideak dituzten ikasleak = UNEDek luzatutako kredentzialaren kalifikazioa.

AURREKO IKASKETETAN IZANDAKO CURRICULUMARI EDO MODALITATEARI LOTUTAKO KALIFIKAZIOA: 

Titulu bakoitzak kontutan hartu ahal izango ditu:

  • Batxilergoko modalitatea.
  • Batxilergoko materia konkretu batzuk osatu izana.

GRADUKO TITULAZIO BAKOITZERAKO FINKATUTAKO KONPETENTZIA- ETA TREBETASUN-FROGA ESPEZIFIKOAK: 

Titulu bakoitzaren kasuan, konpetentzien froga espezifikoak kontutan hartu ahal izango ditu:

  1. Batxilergoko oinarrizko zeharkako konpetentzietako batzuren kontraste bat egitea: ahozko komunikazioa, ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia, etab.
  2. Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Ereduak finkatutako zeharkako konpetentzien kontraste bat egitea: talde-lana, sormena, lidergoa, etab.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO GRADU ESKAINTZA, SARRERA ETA ONARPENA

INGENIARITZAK

ENPRESA KUDEAKETA

EKINTZAILETZA

HUMANITATEAK

KOMUNIKAZIOA

HEZKUNTZA

GASTRONOMIA

Onarpen Probak

INGENIARITZA      
Arrasate/Mondragón - Goierri - Orona Ideo - Bilbao AS Fabrik Otsaila 03 Larunbata
  Martxoa 23 Larunbata
  Apirila 20 Larunbata
HAUR HEZKUNTZA      
Eskoriatza Urtarrila 27 Larunbata
  Martxoa 16 Larunbata
  Apirila 17 Asteazkena
LEHEN HEZKUNTZA      
Eskoriatza Urtarrila 27 Larunbata
  Martxoa 16 Larunbata
  Apirila 17 Asteazkena
Bilbao AS  Urtarrila 27 Larunbata
  Martxoa 16 Larunbata
  Apirila 17 Asteazkena
HUMANITATE DIGITAL GLOBALAK      
Bilbao Berrikuntza Faktoria Urtarrila 27 Larunbata
  Martxoa 16 Larunbata
  Apirila 17 Asteazkena
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA      
Aretxabaleta Urtarrila 27

Larunbata

  Martxoa 16 Larunbata
  Apirila 17 Asteazkena
LIDERGO EKINTZAILEA ETA BERRIKUNTZA (LEINN)      
Bilbao Berrikuntza Faktoria Azaroa 13 Astelehena
  Abendua 18 Astelehena
  Otsaila 05 Astelehena
  Martxoa 04 Astelehena
  Apirila 15 Astelehena
  Maiatza 13 Astelehena
Bidasoa Azaroa 16 Osteguna
  Abendua 14 Osteguna
  Urtarrila 25 Osteguna
  Otsaila 15 Osteguna
  Martxoa 07 Osteguna
  Martxoa 21 Osteguna
  Apirila 25 Osteguna
Oñati Azaroa 13 Osteguna
  Abendua 18 Astelehena
  Urtarrila

29

Astelehena
  Otsaila 28 Asteazkena
  Martxoa 18 Astelehena
  Apirila 22 Astelehena
ENPRESEN ADMINISTRAZIO ETA ZUZENDARITZA (myGADE)      
Bilbao AS Fabrik Urtarrila 16 Asteartea
  Otsaila 13 Asteartea
  Martxoa 12 Asteartea
  Maiatza 07 Asteartea
Bidasoa Urtarrila 17 Asteazkena
  Martxoa 13 Asteazkena
  Maiatza 08 Asteazkena
Oñati Urtarrila 18 Osteguna
  Martxoa 14 Osteguna
  Maiatza 09 Osteguna
       
BUSINESS DATA ANALYTICS      
Bilbao AS Fabrik Urtarrila 15 Astelehena
  Otsaila 19 Astelehena
  Martxoa 18 Astelehena
  Maiatza 15 Asteazkena
GASTRONOMÍA Y ARTES CULINARIAS      
Online Urtarrila 13

Larunbata

  Martxoa 14 Osteguna
  Apirila 20 Larunbata
  Maiatza 25 Larunbata