Estudiantes por el mundo

EXPERIENCIA COMPLETA

 

Leire Goikoetxea

Ingeniería en Ecotecnologías en Procesos Industriales (Green Manufacturing)

Bangkok, Tailandia
 

"Pertsonalki esperientzia bitala eta aberasgarria izaten ari da".

Unibertsitatera sartu nintzenetik Erasmus programan parte hartzea nire helburu nagusienetakoa zen. Nire graduan Thailandia eskaintzen zutela ikusi nuenean, argi izan nuen bertara joan nahi nuela. 2022ko abuztuan hasi nuen abentura hau, eta bizitakoarekin “bizitzako esperientzia” esaten duten hori egia dela esan dezaket. Arlo profesionalari dagokionez, urte betez ingelesez bizitzen eta ikasten egonak izugarri lagundu nau hizkuntza hobetzeko eta guztizko erraztasuna lortzeko, bereziki beren ama hizkuntza ez den jendearekin komunikatzeko erronkarekin.

Esan beharra dago, Thailandiako ingeles maila baxua dela, beraz, tailandesez esaldi basikoak ikasteak izugarri lagundu dit komunikazioa errazteko. Gainera, edonor prest dago hizkuntza irakasteko, eta poztasunez laguntzen zaituzte ikasi arte. Hizkuntzaz gain kultura izugarri honetako beste arloak ezagutzeko zortea izan dut, eraikuntzak eta tenpluak, paisaiak eta animaliak, dantza eta musika tradizionala, eta noski gastronomia. Janaria dastatzeaz gain, plater tradizionalak kozinatzen ikasi dut unibertsitate berak eskaintzen zuen “cooking class”-ari esker. Bestalde, Bangkok-en ikasten egoteak aukera paregabea eman dit Thailandiatik eta inguruko herrialdeetatik bidaiatzeko. Thailandiako iparralde, hegoalde eta erdialdearen arteko desberdintasunak ikusi eta bizitzea oso interesgarria eta polita izan da. Herrialde desberdinak direla dirudi, klima eta ohitura oso desberdinak baitituzte toki bakoitzean.

Esan beharra dago, Bangkok-era etortzeak “shock” kultural izugarria eragin dezakeela, beste mundu guztiz desberdina delako, eta bizimodua osorik aldatu eta guztiz berri batera ohitu beharra dagoela. Hori esanda, pertsonalki esperientzia bitala eta aberasgarria izaten ari da, eta pertsonalki izugarri hazteko lagundu dit.