Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)

Plazak

80 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045920, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Campuseko instalazioak

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa arduratzen da Arrasaten eta Bilbon (Zorrotzaurre) ematen den Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua kudeatzeaz.
 

Arrasateko Campusa

Arrasaten ikas dezakezu Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua. Instalazio zabalak ditugu: bederatzi eraikin, hiru gunetan banatuta. Iturripe egoitzan, zure prestakuntzarako beharrezkoak diren instalazioez gain (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, lantegiak…), kirol-instalazioak, kafetegia eta erabilera anitzeko hainbat gela dituzu. Iturripe egoitzatik oso hurbil daude Uribarri eta Garaia egoitzak, Garaia Berrikuntza Gunean. Bertan egingo dituzu praktiketako batzuk, bi egoitzek puntako laborategiak baitituzte.

 

 

Laborategi eta tailerrik hornituenak

Ingeniaritza Mekatronikoko Graduak puntako bederatzi laborategi ditu, guztiak ere goi-mailako ekipamendu zientifiko-teknologikoa dutenak. Laborategi horiek Arrasaten izango dituzu erabilgarri ikasi duzun guztia praktikan jartzeko.

MUNTATZEKO, MEKANIZATZEKO ETA KONFORMATZEKO TAILERRA

Tailerrak piezak egiteko makinak, tresnak eta erremintak ditu. Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa: tornuak, fresatzeko makinak, mekanizazio-zentroak, elektrohigadura-makinak; konformazio-prozesuak: prentsak, zizailak, tolesteko makinak. Muntatzeko erremintak: errodamenduak, lerrokadura...

TAILER MEKANIKO OROKORRA

Tailer honetan txirbil-harroketa bidezko mekanizazio bidezko piezak fabrikatzeko makinak daude, hala nola tornuak, fresatzeko makinak, zulagailuak, artezteko makinak, etab. Frabrikazio mekanikoko ezagutzak lantzeko praktikak egiteaz gain, seihilekoko proiektuetarako prototipoen piezak ekoitziko dituzu.

MATERIALEN LABORATEGIA

Materialen laborategian, materialen propietateen eta portaeraren saiakuntzak eta analisiak egiteko ekipoak dauzkazu, adibidez, trakzio- eta konpresio-saiakuntzak, gogortasun-saiakuntzak, erresilentzia-saiakuntzak, mikroegituraren analisiak, fatiga-saiakuntzak, laginak prestatzeko makineria...

 

AUTOMATISMOEN LABORATEGIA

PLC, HMI, prozesuak monitorizatzeko eta kontrolatzeko ukipen-pantailak eta robotika eta ikuspen artifizialeko praktika gidatuak egiteko makinak dituen azken belaunaldiko laborategia.

ELEKTRONIKAKO LABORATEGIA

Hainbat zirkuitu muntatzeko eta baliozkotzeko behar den tresneria dute.

INDUSTRIA 4.0 LABORATEGIA

Industria 4.0 laborategia unean uneko eta etorkizuneko teknologiekin lan egiteko ikaskuntza eta ikerketa gunea da: Internet of things, cloud computing, ziber sistema fisikoak eta robotika. Laborategi honetan prestakuntza duala egin ahal izango duzu, ikertzaileekin batera proiektuetan lan eginez.

 

Zorrotzaurreko Bilbao AS Fabrik campuseko eta Muskizko Somorrostro Prestakuntza Zentroko instalazioek erreferentziazko ekipamendu teknologikoak dituzte Mekatronikako Ingeniaritzako Graduko ikasleen eskura. Ikasleek ikaskuntza-prozesuan dituzten prestakuntza-beharren arabera, bi ikastetxeetako laborategietan sartu ahal izango dira.

FABRIKLAZIO AURRERATUKO ETA FABRIKAZIO GEHIGARRIKO LABORATEGIA (AsFabrik)

3D inprimatzeko gailu ezberdinek hornitutako espazioa da, material ezberdinekin osagaiak egiteko aukera ematen duena. Espazio hau ebaketa-makina eta prototipoak muntatzeko erreminta mota ezberdinekin osatzen da.

AUTOMATISMO ETA ROBOTIKA LABORATEGIAK (AsFabrik)

PLC-z eta robot industrialez hornitutako espazio bat da, non programatzeko praktikak egin ahal izango dituzu. Ikusmen artifizialarekin lotutako ekipoak ere baditu.

MONTATZE-LANETAKO ETA MEKANIZATU TAILERRAK (Somorrostro Prestakuntza Zentroa)

Tailer hauetan osagaiak fabrikatzeko eta multzo mekanikoak muntatzeko makineria, tresna eta erremintak dituzte: tornuak, fresatzeko makinak, mekanizazio zentruak, zulagailuak, muntatzeko tresnak…

 

Automaten gela (Somorrostro Prestakuntza Zentroa)

PLC mota desberdinak eta prozesu industrialak kontrolatzeko maketak dituen espazioa.

Zenbakizko kontroleko laborategia (Somorrostro Prestakuntza Zentroa)

Zenbakizko kontrolerako makinak (tornuak, fresatzeko makinak eta mekanizazio zentroak), txirbil harroketa bidez piezak fabrikatzeko erremintak eta tresneria espezifikoa dituen espazioa.

Hidraulikako eta pneumatikako laborategia (Somorrostro Prestakuntza Zentroa)

Hidraulika-elektrohidraulika eta pneumatika-elektropneumatika praktikak egiteko berariaz diseinatutako mahaiak dituen espazioa, behar den material guztiarekin.

 

Bizi Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin  bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.

Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.

Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • KoNet:: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Hezkuntza Behar Bereziak

Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

  • Erakundeko enpresa medikua.
  • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
  • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
  • Titulu koordinatzailea.
  • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.

ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA

Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.

MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.

Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.

Zerbitzua doakoa da.

Unibertsitatea baino gehiago gara