Programa Duala

Titulazio Ofiziala

Industria Elektronikako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

60 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045252, type=text, options=[]}

PDF KATALOGOA

PROGRAMA DUALA

Mondragon Unibertsitatea enpresa barrutik bizi duen unibertsitate praktiko bat da eta formakuntza esperientzia desberdinak eskaintzen dizkiegu ikasleei enpresa ingurune errealetan gauzatzen direnak (formakuntza duala, lan eta ikasketen partekatzea edota gradu/master amaierako proiektua enpresan egitea).

Enpresa kolaboratzaile sare sendoa dugu eta enpresa hauek dual formakuntza esperientziak talentu gaztea erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia gisa dute. Enpresa horietako askok ikerketa eta transferentzia aktibitateak garatzen dituzte Mondragon Unibertsitatearekin, eta honek ere ahalbidetzen du ikasleen gradu/master amaierako proiektuak beste ikerketa proiektu handiago batzuen barnean kokatzea. 

Enpresa inguruneetan egiten diren formakuntza esperientzia guzti hauek 10 hilabete eta 3 urte bitarteko iraunaldia izan dezakete, eta guztiak eskaintzen dute diru laguntza bat. 

 

 

 

 

512x262Beñat Arribas – Industria Elektronikako Ingeniaritzako 3. maila

"Prestakuntza dualean aritzea urrats bat aurrera egitea da. Ikasten ari garen espezialitateari lotutako zereginak egiten ditugu, eta, era horretan, ingeniari baten lana egiten dugu. Bestalde, enpresa baten egitura eta funtzionamendua hobeto ulertzen laguntzen digu. Hitz batean esanda, aukera ezin hobea da ikasitakoa praktikan jartzeko."

 

 

Unibertsitatea baino gehiago gara