Programa Duala

Titulazio Ofiziala

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritzan Graduatua (Green Manufacturing)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045900, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

PROGRAMA DUALA

Mondragon Unibertsitatea enpresa barrutik bizi duen unibertsitate praktiko bat da eta formakuntza esperientzia desberdinak eskaintzen dizkiegu ikasleei enpresa ingurune errealetan gauzatzen direnak (formakuntza duala, lan eta ikasketen partekatzea edota gradu/master amaierako proiektua enpresan egitea).

Enpresa kolaboratzaile sare sendoa dugu eta enpresa hauek dual formakuntza esperientziak talentu gaztea erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia gisa dute. Enpresa horietako askok ikerketa eta transferentzia aktibitateak garatzen dituzte Mondragon Unibertsitatearekin, eta honek ere ahalbidetzen du ikasleen gradu/master amaierako proiektuak beste ikerketa proiektu handiago batzuen barnean kokatzea. 

Enpresa inguruneetan egiten diren formakuntza esperientzia guzti hauek 10 hilabete eta 3 urte bitarteko iraunaldia izan dezakete, eta guztiak eskaintzen dute diru laguntza bat. 

 

 

 

 

512x262Enire Beain - Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza, 2. ikasturtea

Beste ingeniaritza batzuetakoek ez bezala, ikuspegi zabala eta irekia du gradu horrek, eta fabrikazio-teknologiak eta ingurumena aztertzen ditu. Horri esker, formatu dualean hasi naiz lanean enpresa batean; izan ere, industriarekin zuzeneko lotura du titulazio horrek. Ikasgelan jorratutako kontzeptuak aplikatzeko, berriz, taldean garatzen ditugu proiektuak. Horietako batean, hondakin metalikoak biltzen dituen auto elektriko bat eraiki dugu. Proiektu horiek honetarako aukera ematen digute ikasleoi: teorian ikusten duguna aplikatzeko eta haren erabilera erreala aztertzeko.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara