Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Humanitate Digital Globaletan graduatua - HDG

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)

Plazak

40 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044027, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa deskargatu

Helburuak eta Konpetentziak

Gizarte-erronkei aurre egin eta gizarte-eraldaketako proiektuak gidatzeko trebatuko zara.

Gizartea eraldatu nahi? Humanitate Digital Globalak graduan (HDG), gizarte-erronka handiei aurre egiteko prestatuko zara: jasangarritasuna, hirigintza, immigrazioa, berdintasuna... Horretarako, eta lehenengo ikasturtetik hasita, proiektu errealak landuko dituzu, Humanitateak eta teknologia digitalak konbinatuz.

Zergatik diogu “digital” eta “global”? Digital hitza erabiltzen dugu teknologiek gero eta presentzia handiagoa dutelako gure bizitzetan (4.0 Industria, Adimen Artifiziala eta Sareen Gizartea, esaterako). Egungo eraldaketa digitalak gizartearen erronkak identifikatu eta teknologia pertsonen alde nola balia daitekeen pentsatuko duen ikuspegi soziala behar du.

Modu praktikoan lan eginez eskuratuko dituzu konpetentzia profesional nahiz pertsonalak; izan ere, gradu honen metodologiak proiektuak eta erronkak gainditzea du oinarri. Metodologia horren bitartez ikasiko duzu, eta, horrela, lan-ingurua bertatik bertara ezagutuko duzu. Taldean lan egingo duzu, aurkezpenetan parte hartuko duzu, proiektu errealak gauzatuko dituzu eta enpresetan egingo dituzu praktikak.

 

Humanitate Digital Globalak graduak (HDG) zu mundu global eta digitalerako prestatzea du xede; horretarako, zure buruaren gaineko ezagutza abiapuntutzat hartuta, zure espezializazio-ibilbide propioa diseinatzeko aukera eskainiko dizu.

Helburu horrekin, Mondragon Unibertsitateak zeharkako konpetentzietan oinarritutako metodologia bat diseinatu du gradu guztietarako:

  • Talde-lana
  • Lidergoa eta ekintzailetza
  • Ikasten ikasi
  • Izaera kritikoa

Zergatik aukeratu HDG?

GIZARTEAN ERAGITEKO

Eragin horren abiaburua izango dira gizarte-berrikuntza, eraldaketa digitala eta nazioarteko proiektuetan parte hartzea.

BESTE ERA BATERA IKASTEKO

Azterketarik gabe; erronka, proiektu eta bizipenen bitartez.

JARRAIPEN PERTSONALIZATUA EDUKITZEKO

Tutoretzak banaka nahiz taldean, garapen pertsonalean lagundu eta proiektuen jarraipena egiteko, mintegi eta elkarrizketen bitartez.

 

LAN-MUNDUTIK GERTU EGOTEKO

Proiektu errealak egingo dituzu lehenengo ikasturtetik eta praktikak bigarrenetik aurrera.

MUNDU GLOKALAREN JOERA BERRIENAK EZAGUTZEKO

Adituen bisitak izango dira, hemen nahiz munduan gertatzen ari dena ezagutzeko.

BIDAIATZEA GUSTUKO DUZULAKO

Nazioartean ibiliko zara bigarren ikasturtetik.

 

OINARRIZKO GAITASUNAK GARATZEKO

Ahozko eta idatzizko komunikazioa, eta komunikazio digitala; talde-lana; lidergo inklusiboa; gaitasun kritiko-analitikoa; sormena; erresilientzia... eta gehiago.

UNIBERZIUTATEAN IKASTEKO

Eredu honekin, hirira zabaldu dugu kanpusa, gizarte-eragile, enpresa eta antolakunde nahiz instituzioetako arduradunen laguntzarekin.

ZURE IBILBIDEA PERTSONALIZATZEKO AUKERA ESKAINTZEN DIZULAKO

Benetan gustuko duzun hori aurkitu eta horretan sakonduko duzu.

 

ESPEZIALIZAZIO-IBILBIDEENGATIK

Digital Humanities eta Global Studies.

 

Humanitate Digital Globalak (HDG) ikasterakoan kontuan hartu beharrekoak

Irakurri baieztapen hauek eta pentsatu ea horiekin identifikatzen zaren:

  •   Nire inguruan eragin positiboa edukitzea gustatzen zait.
  •   Teknologia gustuko dut.
  •   Gizarte-mugimenduak, kultura, artea eta sormena interesatzen zaizkit.
  •   Ekimen handiko pertsona naiz.

Persona

  •   Pertsona konprometitua naiz.
  •   Taldean lan egitea gustuko dut.
  •   Teknologia berriak erakargarriak dira niretzat.
  •   Nire inguruan eta munduko beste leku batzuetan gertatzen dena interesatzen zait.

Zeure burua aurkitu al duzu baieztapen horietan? Orduan gradu hau aukera ezin hobea da zuretzat.

 

Humanitate Digital Globalak (HDG) graduan sartzeko baldintzak

 

Graduaren Lanerako Aukerak

Humanitate Digital Globaletan (HDG) graduatu direnek masterrak ikasten jarrai dezakete, Euskal Herrian nahiz atzerrian, edo lan-merkatuan sar daitezke, honako profilekin lotutako lanbideetan:

  • Nazioartekotze arduraduna:
    • Diplomazia publikoa (gobernu, elkarte edo erakundeen barne- nahiz kanpo-ordezkaritzak).
    • Garapenerako kooperazioa (Gobernuz Kanpoko Erakundeak, kooperazio-proiektuak).
    • Hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren kudeaketa (kultur eragilea, bitartekaritza-lanak inguru multikulturaletan, euskal etxeak, euskara eta euskal kultura nazioartean).
  • Eraldaketa digitalaren arduraduna:
    • Enpresa eta erakundeen estrategia digitalaren diseinua.
    • Hiritartasuna, gobernantza digitala, prozesu parte-hartzaileak.
    • Produktu eta zerbitzu adimendunen diseinua, gizarte-beharrei erantzuteko (smart cityak, robotika, webguneak eta aplikazioak).
  • Berrikuntza eta gizarte-eraginaren arduraduna:
    • Gizarte-ardura, jasangarritasuna.
    • Teknologia eta datuen erabilera etikoa zaintzea.
    • Hartu-emana gizarte-eragileekin, ekimenak dinamizatzea eta ekitaldien antolaketa.
    • Gizartean eragina duten proiektuak garatu eta ebaluatzea.
  • Hezkuntza eta ikerketa

Lan-aukera profesionalak

Unibertsitatea baino gehiago gara