Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio Ofiziala

Humanitate Digital Globaletan graduatua - HDG

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)

Plazak

40 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044027, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa deskargatu

Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Guretzat garrantzitsua da gure ikasleen mugikortasuna sustatzea, beste unibertsitate batzuetatik etorritako ikasleak hartzea eta irakasleak eta ikerkuntza nazioartekotzea. Hori dela eta, graduan zehar, ikasle guztiek izango dute esperientziaren bat nazioartean.

2. mailan Bruselara bidaiatuko duzu, eta bigarren zikloan beste bi mugikortasun-esperientzia izan ahalko dituzu; horietako bat, gutxienez, nahitaezkoa izango da (bestea aukerakoa da).

Atzerrian ikasteak zure prestakuntza osatzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko aukera emango dizu. Gainera, topatzen dituzun erronka anitz eta konplexuei aurre egiteko ikuspegi orokorra emango dizu.

Esperientzia paregabea biziko duzu, eta zure etorkizuneko lanbidean asko baloratzen diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatuko dituzu.

 

Nazioartean ikastearen eta lan egitearen abantailak

Beste kultura batzuk eta ikasteko eta lan egiteko beste era batzuk ikasiko dituzu.

Zure harremanen sarea zabalduko duzu.

 

Lan-munduan oso aintzat hartzen diren konpetentzia pertsonal eta profesionalak garatuko dituzu.

Hizkuntzen erabileran sakonduko duzu.

 

Erasmus bekak

Nazioarteko esperientzia gisa, Europako eta/edo Amerikako unibertsitateetan egin ahalko duzu zure ikasketen zati bat, eta zure "learning agreement"-ean aitortuko zaizkizu ikasitako kredituak.

Nazioartean ikasteko:

  • Kontuan hartuko da zure espediente akademikoa.
  • Aintzat hartuko da atzerriko hizkuntzen ezagutza.

Humanitate Digital Globalak (HDG) Graduko mugikortasun-programak

2. mailan Bruselara bidaiatuko duzu, hainbat erakunde global eta digital, zein gizarte-berrikuntzako zentroak bertatik bertara ezagutzeko.

Gainera, bigarren zikloan (3. eta 4. urteak) beste bi mugikortasun-esperientzia izan ahalko dituzu, eta horietako bat, gutxienez, nahitaezkoa izango da. Mugikortasun-esperientzia horiek egonaldi akademikoekin (Erasmus Studies) eta Gradu Bukaerako Lanarekin lotuta daude; horren bidez, beste herrialde batean lan-esperientzia lortu ahal izango duzu.

Unibertsitatea baino gehiago gara