Esperientzia bizi!

Titulazio Ofiziala

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Donostia (Basque Culinary Center)

Plazak

100 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044083, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Esperientzia bizi!

Nazioarteko praktikak

Esperientzia bizi!

Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak graduko 393 ikasleek 25 herrialdetan egin dituzte praktikak.

$titulo.getData()


Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak graduko ikasle guztiek –393 dira, guztira– 25 herrialdetako jatetxeetan edo sektoreko enpresetan egin zituzten praktikak, iragan berri den udan.

325 ikaslek Espainiako erkidego batzuetan egin zituzten praktikak, eta gainerakoek (68 ikaslek) Argentinara, Norvegiara, Japoniara, Finlandiara, Thailandiara eta Txilera bidaiatu zuten, besteak beste. Fakultateko graduko ikasle guztiek sektoreko jatetxeren edo enpresaren batean egiten dituzte praktikak, lehen mailatik laugarren mailara. Horixe da, hain zuzen ere, Basque Culinary Centerren hezkuntza-eredua.

Hezkuntza-eredu horretan, eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak errealitatearekin erkatzen dira; ondorioz, esperientzia hori bultzada handia da ikasleen lan-ibilbidean, gastronomiaren arloan.

Hauek osatzen dute Basque Culinary Center: batetik, Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultateak —lehena da Estatu Espainolean—; eta, bestetik, janariaren eta gastronomiaren arloetako Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentroak.

Ikasketetan zehar, ikasleek benetako lau praktikaldi izan dituzte. Lehenengo mailakoak —guztira 102 izan dira— Estatu Espainoleko jatetxeetan trebatu dira, eta sukaldaritzako eta aretoko oinarrizko eginkizunak bete dituzte praktikaldian. Ikasle gehienek (42k) Euskal Herriko jatetxeak aukeratu dituzte praktikak egiteko; gainerakoek Madril eta Katalunia aukeratu dituzte (16 eta 15 ikaslek, hurrenez hurren).

Bigarren mailako ikasleek Estatu Espainoleko izar bateko eta biko jatetxeetan egin dituzte praktikak; eta sukaldaritzaz eta aretoaz arduratzeko lanak bete dituzte. Kasu horretan, ikasle gehienek (45ek) Katalunia aukeratu zuten, praktikak egiteko. 17 ikaslek Madrilen egin zituzten eta 14k Euskal Herrian. Hirugarren mailan, nazioartean egin daitezke praktikak: hotel-kateetan, askotariko jatetxeetan, kudeaketa-lanetan, aretoko buru-lanetan, jatetxeetako linea-buruaren lanetan eta abarretan. Maila horretan dauden 91 ikasleetatik 59k praktikak besteak beste Estatu Batuetan, Italian, Mexikon, Dominikar Errepublikan, Erresuma Batuan edo Suedian egitea aukeratu dute. Gainerako 32 ikasleek estatuko autonomia-erkidegoetan egin dituzte. Azkenik, laugarren mailako ikasleek ere Estatu espainolean eta nazioartean egin dituzte praktikak, hala nola Mexikon, Bolivian, Perun, Andorran...

Graduko lau mailen bitartez, ikasleek abangoardiako sukaldaritzari, elikagaien industriari, berrikuntzari, negozioei eta ekintzailetzari lotutako ikasgaiak lantzen dituzte, unibertsitateko irakasleen eta gastronomian, sukaldaritzan eta ostalaritzan jarduten duten adituen laguntzarekin.

 


Unibertsitatea baino gehiago gara