Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Enpresa Adminstrazioa eta Zuzendaritzan Graduatua.

Iraupena

240 ETCS

4 urte

Campusa

Oñati, Bidasoa, Bilbao

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

DUALA, Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1041063, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

OÑATIKO CAMPUSA

Enpresagintza Fakultateko Oñatiko Campusaren kokapena aldatu egin zen , 2010eko irailetik aurrera, eraikin berri batera. Eraikin berria, Oñatin bertan dago. Bere azalera, 8.328,64 m2 koa da; banaketa horrela geratzen delarik: 1.448 m2, irakaskuntza-ikasgeletarako dira. (Gela guztiek dauzkate, kanoiak, nahiz korronte-eta datu hargunea, ikasle bakoitzeko. Honetaz gain, Wi-Fi estaldura dago eraikin osoan. 240 m2 erabili dira informatika geletarako eta 253 m2 ikasteko gelatarako. Pertsonal akademikoaren funtzioen garapen eta koordinaziorako erabilitako azalera, 1640 m2 koa da.(IIP, AZP, koordinatzaileen bulegoak, biltzeko gelak eta artxiboak). 

Gure liburutegiaren azalera, 735 m2koa da. Bertan, gune hauek daude: kontsultak egiteko eta irakurtzeko gunea, multimedia gela eta lan egiteko gelak, eta liburutegiaren kudeatzaileak, erabiltzen dituzten guneak. 

Zerbitzu honen katalogoaren kontsulta eta beste informazio iturrirenak, liburutegiko 20 ordenagailuren bidez edo liburutegiko webgunea erabiliz, egin daitezke. Webgunean, edozein ordenagailutik sar gaitezke; hau da, bertakoak zein kanpokoak izan daitezke.

Gainontzeko eraikinean hurrengoa izango dugu: (instalazioak, eskailerak, pasilloak, atondoak, komunak, aldagelak, lehen laguntzak), erreprografia zerbitzu bat, 300 minguruko kafetegi/jatetxea, 2 Office-ak eta beste 300 m2ko Areto Nagusi bat. Bertan 250 pertsonentzako lekua dago. Aretoa, bi gela txikiagotan bana daiteke; hauetako bat, diziplina anitzeko esparru bezala geratuz.

Eraikina, berria denez eta indarrean dagoen araudiaren arabera, ez dauka hezi arkitektonikorik. 

Kogenerazio elektrikoko solairu bateko hurbiltasuna aprobetxatuz, honen motorren hoztearen ura aprobetxatu da, eraikina berotzeko. Era berean, eraikinari, “azal bikoitza” jarri zaio, beroa bertan ez sartzeko. Neurri hauei esker, aurrezki energetikoak lortu dira.

Ikasleak, aurretik aipatutako instalazio guztiak, hurrengo ordutegi zabalean erabil ditzakete: 07:30 tik 21:00 etara.

 

BIDASOAKO CAMPUSA

Bidasoako Campusa, “Palmera Montero” izenarekin ezagutzen den eraikinean aurkituko dugu. 5.240 m2ko orube batean kokatzen bada ere, eraikinak, bakarrik, 2.560 m2 okupatzen ditu. Eraikinak, beheko solairua eta bi pisu altu dauzka, eta honetaz gain, lorategi eta plaza publiko batekin inguratuta dago.

Eraikineko erabateko azalera erabilgarria, 3.641,33 m2koa da; honen banaketa horrela geratzen delarik: Beheko solairua, 754,84 m2, lehenengo solairua, 2.134,88 m2 eta bigarren solairua, 751,61 m2.

Eraikina, 2016ko abenduan inauguratu zen, eraikuntza berria da.

Orokorrean, eraikinean 9 gela daude, eta gela hauetako bakoitzean, hurrengoa aurkituko dugu: arbelak, kanoia, pantaila eta multimedia sistema mugikorra. Bestalde, taldeak bitan banatzeko erabiltzen diren beste gela txiki batzuk daude. Honi esker, posible da, irakaskuntzaren teknika aktiboagoaren erabilera. Eraikinak, hurrengo esparruak ere, baditu: Ikasleen talde lanak egiteko, egokiak diren sarbide libreko guneak. Aldez aurretik erreserbatu behar diren informatika gelak, eta gela irekiak ikasleen erabilerarako. 

Zehazki, Campusak, ordenagailurekin hornitutako 10 gela ditu. Hauek, erreserbapean, ikasleek euren talde lanak egiteko erabiltzen dira.

Haririk gabeko Wi-fi sarea, Campus osoan dago.

Eraikineko liburutegiak, irakasle bakoitzak bere irakasgai bakoitzerako gomendatutako oinarrizko bibliografiaren %100 dauka. Liburutegien arteko mailegu zerbitzua ere badago. Lortu nahi duguna, ez baldin badago liburutegian, orijinalak mailegutzan nahiz dokumentuen kopia, zerbitzu honen bitartez, eskuratu ahal izango dugu.

 

BILBOKO CAMPUSA-ASFABRIK (ZORROZAURRE)

Bilboko Campusa (Asfabrik eraikina) Zorrotzaurre uhartean dago, eta beheko solairua eta hiru solairuz osatua dago. Eraikinaren azalera erabilgarri osoa 8.800 m2-koa da, honela banatuta: beheko solairua 2.350 m2, lehen solairua 2.150 m2, bigarren solairua 2.150 m2 eta hirugarren solairua 2.150 m2.

Oro har, Campusak (Asfabrik eraikina) 15 ikasgela ditu, arbela, kanoia, pantaila eta multimedia-sistema mugikorra dituztenak. Gainera, beste ikasgela txiki batzuk ere badaude, taldeak banatzeko erabiltzen direnak eta irakaskuntza-teknika aktiboagoak ezartzeko aukera ematen dutenak. Ikasleen talde-lanerako egokiak diren sarbide libreko berariazko guneak ere badaude, bai eta erreserba informatikoko gela erabilgarriak ere; ikasleek erabiltzeko gela irekiak ere badaude.

Campusean, zehazki, 12 lan-gela daude, ikus-entzunezko ekipamenduarekin, talde-lanak egiteko, eta ikasleek erreserbatuta erabiltzen dituzte.

Campus osoan WiFi eta inprimaketak kudeatzeko sistema daude. Sistema horren bidez, dokumentuak inprima daitezke.

Liburutegiak irakasleek irakasgai bakoitzerako gomendatutako oinarrizko bibliografiaren %100 dauka. Liburutegien arteko mailegu-zerbitzua ere badago, liburutegian ez dauden dokumentuen jatorrizko mailegu edo erreprodukzioak ematen dituena.

Hiru campusetan, irakaskuntzarako gela eta ekipo informatikoak ikasturtearen hasieran erabiltzen dira.

Ikasleek nahierara erabil dezakete, aipatutako baliabideen arabera. Liburutegi-zerbitzutik kudeatzen diren bilera-gelak eta multimedia-aretoa erabiltzeko, aldez aurretik eskaera eta erreserba egin behar dira.

Unibertsitatea baino gehiago gara