Proiektu errealak enpresan

Titulazio Ofiziala

Enpresa Adminstrazioa eta Zuzendaritzan Graduatua.

Iraupena

240 ETCS

4 urte

Campusa

Oñati, Bidasoa, Bilbao

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

DUALA, Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1041063, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Proiektu errealak enpresan

Gradu Amaierako Lana

Proiektu errealak enpresan

Gure ikasle guztiek denbora osoko egonaldi bat egingo dute enpresan Graduko azken sei hilabetean zehar. Helburua enpresako erronka erreal bati erantzuna ematea da. Hau lortzeko proiektu bat lideratuko da, konponbide bat proposatuz eta ezarriz.

$titulo.getData()


Gure ikasleen formakuntzan jarraitzen dugun helburu garrantzitsuena da, enpresa bizi izatea ikuspegi praktiko batekin. Hau Graduaren ikuspegi bereizgarria da. Horregatik, gure Graduko ikasle guztiek gutxienez sei hilabeteko denbora osoko egonaldia egiten dute enpresa batean. Bertan, erronka edo arazo zehatz bat ebatzi beharko dute, in situ egindako proiektu baten bidez. Proiektu honetan, Graduan zehar ikasitako hainbat metodologia eta tresnak erabiliko dituzte. Eginkizun honetarako beti izango dute enpresako aholkulari baten zein Fakultateko tutore baten tutorizazioa. Lankidetza-hitzarmenak ditugu Euskadin eta Euskaditik kanpoko 500 enpresa baino gehiagorekin eta badaukagu Unibertsitate-Enpresa harreman ibilbide luzea ere. Hau dela eta, lankidetza sare sendoa lortu dugu guztiekin, ikerketa eta garapen proiektuen bitartez, profesionalentzako prestakuntza programetan partehartzearen bidez, eta abar. Hau guztiari esker, gure ikasleentzako kalitate handiko proiektuen identifikazioa lortzen dugu.

Kasu askotan, Gradu amaierako proiektuan zehar enpresan egindako egonaldiak, gradu bukatu ondorengo ikaslearen sarrera lan merkatuan ekartzen du. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduaren enplegu tasa %90ekoa da.


Unibertsitatea baino gehiago gara