Instalazioak eta baliabideak

Titulazioa

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-Mailako Teknikaria

Familia profesionala: Fabrikazio Mekanikoa

Iraupena

1.maila 990h

2.maila 1010h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Presentziala

Plazak

25 plaza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1362901, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Laborategiak

Informatikako, elektronikako eta mekanikako laborategiak ditugu titulazio guztietako formazioari erantzun ahala izateko.

Laborategi hauek Goi Mailako Heziketa Zikloetako teknikarientzat, ingeniaritza eskolako jardueretarako eta ikerketarako erabiltzen dira. Horregatik, eguneratutako eta maila altuko ekipamendua daukagu.

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua titulua Iturripeko campusean ematen da, non ikerketa eta irakaskuntza bateratzen dira. Bereziki prestatuta dago gure hezkuntza ereduko lan egiteko moduari erantzuteko, zeina, arazoei irtenbideak bilatzera bideratutako proiektuen garapenean oinarritzen den eta laborategiak gertu daude tituluko atal praktikoa modu egoki batean garatu ahal izateko. Irakaskuntzako eta ikerketako laborategiez gain, talde lanean jarduteko gelak daude, ikasleentzako bilera gelak eta atseden guneak.

Campus honetako laborategi espezifikoak honako hauek dira:
 

Tailer mekanikoa

Makina erreminta konbentzional eta CNCkoekin.

CNC laborategiak

Programak makinetan sartu aurretik mekanizazio eragiketak simulatzeko.

Muntaketa tailerra

Osagaiak muntatzeko, desmuntatzeko eta doitzeko beharrezko tresna eta mahaiekin.

 

Automatismoen laborategia

Pneumatikako eta hidraulikako praktikak egiteko panelak, osagai industrialak erabiltzen dituzten automata programagarriak.

Polimeroen laborategia

Termo-plastikoen injekzio konbentzionalarekin eta material konposatuekin (erretxina, karbono-zuntza, beira…) egiten da lan.

Materialen laborategia

Materialen karakterizazioa egiteko eta propietateak ezagutzeko saiakuntzak egiteko laborategia (trakzio saiakuntzak, gogortasuna, mikroskopio elektronikoa….).

 

Metrologia laborategia

Piezak neurtzen dira dimentsioen, gainazalaren eta geometriaren kalitatea egiaztatzeko (kalibreak, mikrometroak, patroiak, konparaketak egiteko erlojua, hiru dimentsioko makina…).

Soldadura tailerra

TIG, elektrodo eta oxiacetilenika bidezko soldadurako praktikak egiteko laborategia.

Informatika gelak

Ordenagailuak eta diseinurako eta simulaziorako software espezifikoarekin.

 

Informatikako, elektronikako eta mekanikako laborategiak ditugu titulazio guztietako formazioari erantzun ahala izateko. Laborategi hauek Goi Mailako Heziketa Zikloetako teknikarientzat, ingeniaritza eskolako jardueretarako eta ikerketarako erabiltzen dira. Horregatik, eguneratutako eta maila altuko ekipamendua daukagu.

 

512x262

512x262

512x262

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • KoNet: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

Hezkuntza behar bereziak

Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

  • Erakundeko enpresa medikua.
  • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
  • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
  • Titulu koordinatzailea.
  • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.

Arreta psikologikorako zerbitzua

Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.

MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.

Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.

Zerbitzua doakoa da.

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara