Gaizka Bellidoren testigantza

Atzealdea

Gaizka Bellidoren testigantza

TESTIGANTZA

Gaizka Bellidoren testigantza

Gaizka Bellido zikloko ikaslea izan zen duela urte batzuk eta orain Unibertsitate Masterraren praktikak gauzatu ditu. Hitzordu hau baliatu dugu gurekin partekatu dezan bere formakuntza eta lan esperientzia

$titulo.getData()


Gaizka Bellido informatikaren jarraitzaile amorratua izan da txikitatik. Gurasoek jaunartzerako oparitutako ordenagailuarekin hasi zen informatikarekin aurreneko harremanak izaten. Batxilergo teknologikoa amaitu eta gero, Gaizkak batu nahi izan zituen bere zaletasuna eta heziketa, beraz erabaki zuen Sareko informatika sistemen administrazio goi-mailako heziketa zikloa ikastea Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Ikasketetan zehar praktikak egin ahal izan zituen Ikerlan ikerkuntza zentroan, lana eta ikasketak uztartuaz. 

Goi-mailako heziketa zikloaren ondoren, ikasten jarraitu nahi izan zuen eta Informatika Ingeniaritza ikasi zuen Mondragon Uniebrtsitatean. Hau gutxi balitz, Sistema txertatuen masterra ere burutu zuen unibertsitate berean eta ondoren Ulma Handling Systems enpresan hasi zen lanean. Bertan bost urtez aritu zen lanean informatikako sailean. 

Erronka berrien bila, Gaizkak lan aldaketa bat egin zuen eta Kiro Griffols enpresan hasi zen. Era berean, bere etxean klase partikularrak ematen zituen eta horrela izan zuen bere beste alderdi baten berri: irakaskuntza gustatzen zitzaion. Motibazio honen poderioz Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra egin zuen eta praktikak Mondragon Unibertsitatean egin zituen. 

Gaizkarentzat Sareko informatika sistemen goi-mailako zikloa aukera ezin hobea da informatikari ekin nahi dion pertsonarentzat, eta zehazten du ondoren norberak erabakiko duela nola egin aurrera, bai bigarren ziklo bat eginez edo baita unibertsitaterako jauzia eginez ere.

Ikusi ezazu bere testigantza eta ezagutu ditzagun bere ibilbidea, motibazioak eta aholkuak.


Goi Mailako Heziketa Zikloa baino gehiago gara