Nor gara

Nor gara

Irakasle Eskola moduan sortu zenetik, 1976an, Mondragon taldeko mugimendu kooperatibora atxikitako hezkuntza kooperatiba izan da. Hortaz, kooperatiba izaera duen erakundea da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI), Euskal Herrian errotua eta mundura irekia. Erakunde kooperatibo eraldatzailea gara, irabazi asmori gabekoa, onura publikokoa eta gizarte-ekimeneko erakundearen adierazpen ofiziala joso duena.

Ezagutzari lotutako formazio, ikerketa, aplikazio eta transferentziari dagokionez, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak harremanak ditu mundu osoan arlo horietan diharduten norbanako eta erakunde askorekin.

Hemen jaso dugu, modu kronologikoan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko mugarri garrantsitsuenak:

1976

  • Eskoriatzako Irakasle Eskola sortu zen.Ikastolek garai hartan zuten arazo larria (ez baitzen irakasle tituludun euskaldunik) konpondu guran, Hezibide Elkarteak Eskoriatzako Irakasle Eskola sortu zuen. Hasiera hartan, Salamancako Unibertsitate Pontifizioaren ikasgela moduan hasi zen eskolak ematen.

1978

  • Onespen ofiziala. Hezkuntza Ministerioak onartu egin zuen Eskoriatzako Irakasle Eskolaren ikasketa-plana, aurrerantzean Bilboko Unibertsitateari (gero EHU-UPV) atxikita.

1979

  • Lehen promozioa. 39 irakasle irten ziren urte hartan, irakasle-diploma eskuan.

1980

  • Irakasle Eskola, kooperatiba. Bere ingurunean txertaturik, urrats logikoa izan zen eskola kooperatiba bihurtzea.

1981

  • Titulurik gabeko irakasleen 1. promozioa. Ikastoletan edo herri-eskoletan euskaraz irakasle-titulu barik ari ziren 147 maisu-maistrak eskuratu zuten titulua urte hartan. Guztira, titulu bako 700 maisu-maistrak amaitu zituzten ikasketak Eskoriatzako Irakasle Eskolan.

1984

  • Haurren gaineko dokumentazio-zentroa. Sei urte bitarteko haurren gaineko dokumentazioa biltzen, antolatzen eta zabaltzen hasi zen Eskola. Geroago, Jakingarriak aldizkaria argitaratzen hasi zen, gai horren inguruan.

1985

  • Irakasleen birziklatze-programa.Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera, lanean ari ziren irakasleak egunean jartzeko ikastaroak antolatzen hasi zen Eskola.

1988

  • Bideo didaktikoak. Helburu didaktikoekin egindako bideo-bilduma baten lehen alea (“Piti gaztagile”) argitaratu zen.

1990

  • Euskararen normalizazioa Administrazioan. Ikastaro bereziak antolatu ziren euskal administrazioko funtzionarioen hizkuntza-eskakizunik jasoenak lantzeko.

1992

  • Eskola-liburugintzan. Euskarazko irakaskuntzan eskola-liburuak behar zirela-eta, dozena bat liburu argitaratu ziren.

1996

  • Hezkuntza Berezia. Hezkuntza-premia bereziak zituzten haurrei irakasteko espezialitatea sortu zen. Eskola ikaslez urri zebilen garaian, ikasle asko erakarri zituen espezialitate honek.

1997

  • Mondragon Unibertsitatearen Humanitate Fakultatea. Eskoriatzako Irakasle Eskola bihurtu zen Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultate.
  • Humanitateak-Enpresa lizentzia ematen hasi ginen.

1999

  • Eraikin berria. Hasierako eraikina txiki geratu zela-eta, Gizabidea fundazioak alboko S. Viator eraikina (XVII. mendekoa) erosi zuen Humanitateen Fakultatea bertan jartzeko.
  • Lehen masterra. Enpresa Proiektuen Zuzendaritza izeneko masterra sortu zen. 400 bat hautagai aurkeztu ziren, baina 20 bakarrik sartu ziren galbahe zorrotza igaro ostean.

2000

  • Psikopedagogia-lizentzia. Bigarren zikloko lizentzia zen eta irakaskuntza eta gizarte eleaniztunetan sor daitezkeen arazoei hobeto erantzuteko sortu zen. Lehen urtean 33 ikasle izan zituen.

2001

  • Ikasketak, online. Psikopedagogia-ikasketak eta master bat sarean jarri ziren.
  • Humanitateak-Enpresako 1. promozioa ekainean irten zen.
  • Bi master berriren eskaintza: Informaziorako eta komunikaziorako teknologien prestakuntzan eta Hezkuntza Zuzendaritzan.
  • LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia sortu zen. MUko Lankidetzaren Ikertegia. Hiru esparru nagusi izan zituen hasieratik: kooperatibismoa, gizartean esku-hartzea eta garapenerako lankidetza.
  • “Esperientzia Komunitarioen Truke Programa”: lehen edizioa antolatu zen Hego hemisferioko komunitateen eta Euskal Herriko eragile kooperatibo eta autoeratuen artean.
  • Lankidetza: Arizmendiarrietaren eraldaketa-proiektua liburua argitaratu zen. LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren lehen argitalpena izan zen; ordutik aurrera, kooperatibismoaz eta gizartearen erronkez hainbat argitalpen eta material didaktiko sortu da.

2002

  • Psikopedagogia karreraren baitan Esku-hartze Psikopedagogia jarri zen abian, 30en bat ikaslerekin.
  • Mundukideren interkooperazio-sistemaren garapenaren bultzatzaile izan zen LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia.

2003

  • AOI-PBL metodologia ezartzen hasi zen sistematikoki 1. mailan, Haur Hezkuntzan oso-osorik, eta bestelako espezialitateetan, ikasgai komunetan soilik.
  • Hezkuntza Fisikoa. Irakasle Ikasketetako espezialitate berria hasi zen, 32 ikaslerekin.

2004

  • Pertsona eta Talde Garapenerako gestio-unitatea sortu zen.
  • Prestakuntza Pedagogikoa titulazioa ezarri zen.
  • Irakasle Balioaniztuna izeneko ikasketak eskaintzen hasi zen.

2005

  • Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentzia sortu zen. Karrera honen misio edo eginkizuna komunikatzaile integralak prestatzea da. Lana edonon egiten dutela ere, gai izango dira erakunde horretako era guztietako komunikazio-beharrei erantzuteko. 36 ikaslerekin jarri zen abian lehenengo maila.
  • “Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren zentzuaren gaineko gogoeta-prozesua” egin zen kooperatibetan. Prozesu haren garapenean LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eragile funtsezkoa izan zen. Diagnostiko hartatik abiatuta, eta 2007an MONDRAGON Taldearen Kongresu Kooperatiboan berretsita, azken urteotan kooperatibak biziberritzeko hainbat estrategia jarri dira martxan.
  • Urte berean, “Norbere garapena eta taldeen lidergoa” izeneko aditu-titulua ezarri zen.

2006

  • Irakasle-ikasketetan, Mendeberri proiektuaren 1. promozioa kaleratu zen.
  • “Kulturartekotasuna eta eleaniztasuna XXI. mendean” ikastaroa eskaini zen.
  • Abian jarri ziren Euskara Plana eta Multimedia gunea.
  • Garabide elkartearen sorreran parte hartu zen LANKItik. Euskal Herrian gauzatutako hizkuntzen berreskurapenerako estrategiak eta esperientzia hegoaldeko herri indigenekin partekatzeko plataforma da.

2007

  • “Euskal Kulturgintzaren Transmisioan” gradu-ondokoa eskaini zen.
  • HUHEZINEMAren lehen edizioa egin zen.
  • HUHEZIko programako lehen tesia aurkeztu zen.
  • Hezkuntza Kooperatibo Eredu berriaren diseinu eta inplementazioa hasi zuen LANKIk MONDRAGONeko Gestio Sozialarekin lankidetzan. Harrezkero, MONDRAGON Taldeko kooperatibetan prestakuntza kooperatiborako prozesu zabalak ireki dira.
  • LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak, Mundukide-rekin batera, Brasilgo Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduarekin (MST) elkarlana abiatu zuen.

2008

  • Ikus-entzunezko Komunikazioa lizentziaturaren 1. promozioa kaleratu zen.
  • ANECAk Haur Hezkuntzan Gradua, Lehen Hezkuntzan Gradua eta Ikus-entzunezko Komunikazioan Gradua onartu zizkion Fakultateari.
  • HUHEZIk Urrezko Bikain ziurtagiria lortu zuen.
  • Kooperatibagintzan aditu-tituluaren lehen edizioa eskaini zen, Kooperatibetako eragileak prestatzeko bokazioz, eta kooperatibak biziberritzeko estrategietan eragiteko.

2009

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate-masterra eta Ekonomia Solidarioaren masterra eskaintzen hasi ginen.
  • ANECAk Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan unibertsitate-master ofiziala - Ekomu eta Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena Hezkuntza Erakundeetan unibertsitate-master ofiziala - Berrimet onartu zizkion Fakultateari.
  • Boloniara egokitutako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduen inplementazioa.
  • Bagara prozesuaren sorrera bultzatu zen LANKI Kooperatibismoaren Ikertegitik. Prozesu honen xedea Debagoienean garapen komunitario autoeratua bultzatzea da.

2010

  • Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan unibertsitate-master ofiziala - Ekomu eta Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena Hezkuntza Erakundeetan unibertsitate-master ofiziala - Berrimet eskaintzen hasi ginen.
  • Ekonomia solidarioari buruzko masterraren lehen edizioa egin zen, Latinoamerikako garapen sozio-ekonomikoko esperientzia autoeratuei zuzendua.
  • MUTelebista, Mondragon Unibertsitateko telebista sortu genuen.

2011

  • Jatorrizko hizkuntzen eta identitateen berreskurapenerako aditu-titulua martxan jarri zen, munduko komunitate indigenentzat.

2012

  • VICeko unibertsitateak eta Fakultateak eskainiko dugun Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan doktorego-programa onartu ziguten UNIBASQek eta ANECAk.
  • Aretxabaletako campus berriaren obrak egin ziren.
  • Komunikazioa erakundeetan Aditu Titulua eskaintzen hasi ginen.

2013

  • Fakultatearen Aretxabaletako campus berriaren eraikina inauguratu zen.
  • VICeko unibertsitatearekin batera Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan doktorego-programa eskaintzen hasi ginen.
  • Blended modalitatean egokitze-ikastaroak eskaintzen hasi ginen, diplomatuek graduko titulua lortu ahal izateko.
  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduak blended modalitatean eskaintzea onartu ziguten UNIBASQek eta ANECAk.
  • Oñatiko Enpresagintza fakultatearekin batera eskaintzen dugun Ekonomia Soziala eta Enpresa Kooperatiboa - MCOOP unibertsitate-master ofiziala onartu ziguten UNIBASQek eta ANECAk.

2014

  • Lehenengoz eskaini da gradu osoa edo bigarren titulazio bat online modalitatean egiteko aukera.
  • Enpresagintza Fakultaterekin batera, lehenengoz eskaini da Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa - MCOOP unibertsitate masterra.
  • Bigarren Hezkuntzako masterraren kanpo-akreditazioa lortu da Unibasq-etik.
  • Fakultateko barne kalitate sistemaren kanpo-akreditazioa lortu da Unibasq-etik.

2015

  • Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko berrikuntza metodologikoa inplementatzen hasi ginen.

2016

  • Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduen akreditazioak lortu ziren UNIBASQen.
  • 40 urte bete zituen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. 2016-2017 ikasturtean zehar ekintza ugari antolatu ziren urteurrena ospatzeko.

2017

  • Proiektu arkitektoniko berriaren diseinuari heldu genion. Campusaren diseinuan parte hartu zuten Fakultateko langileek eta ikasleek.

2018

  • KoLaborategia proiektua abian. Hezkuntzan eta Komunikazioan estrategia digitala bultzatzeko asmoarekin, lantaldea osatu da, eta lehenengo proiektuak abiatu dira; buletin elektronikoa, besteak beste. 

2019

  • Plan Estrategiko (2021-2024) berria definitu zen.
  • Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra - LIT eskaintzen hasi genen TeamLabs-eki batera.

2020

  • Dorleta eraikinaren ingauguratu genuen.
  • Humanitate Digital Globalak - HDG gradu berria abian jartzen da Bilbao AS Fabrik-en.
  • Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean - MCOOP Unibertsitate Master berria jarri genuen abian. Master horren oinarrian zegoen Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa masterra.
  • Chief Learning Officer unibertsitate espezializazio diploma - CLO jarri genuen abian.
  • Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan unibertsitate espezializazio diploma - ROL jarri genuen abian.
  • Prestakuntza Pedagogikoa Gastronomia eta Ostalaritza Eremuetako Lanbide Heziketako Irakasleentzat unibertsitate aditu titulua (Conexão Mundo. Brasil) arri genuen abian.
  • Prestakuntza Pedagogikoa Ingurumen, Jasangarritasun eta Energien Eremuetako Lanbide Heziketako Irakasleentzat aditu diploma (Conexão Mundo. Brasil) arri genuen abian.

2021

  • Arreta Psikologikorako Zerbitzua (APZ) jarri genuen abian.
  • Pertsonen Garapenerako Eredu (PGE) berria.
  • Bilbao AS Fabrik campusa inauguratu genuen.

2022

  • Gastronomiako Irakasle Prestakuntza unibertsitate master berria.
  • Eskola eraldatzeko pedagogian eta kudeaketan espezializazio diploma berria.
  • Ikus-entzunezko Ekintzailetzan eta Berrikuntzan aditu diploma berria.
  • Prestakuntza Pedagogikoa Komunikazio eta Marketineko Lanbide Heziketako Irakasleentzat aditu diploma (Conexão Mundo. Brasil) jarri genuen abian.

2023

  • Euskal kulturaren eragiletzan Etengabeko Prestakuntzako Masterra berria.