Irekita dago izen-ematea ekainean egingo diren kooperatibismo eta ekonomia sozialari buruzko webinarretan

Atzealdea

Irekita dago izen-ematea ekainean egingo diren kooperatibismo eta ekonomia sozialari buruzko webinarretan

Webinarrak: kooperatibismoa

Irekita dago izen-ematea ekainean egingo diren kooperatibismo eta ekonomia sozialari buruzko webinarretan

COVID-19aren bueltan antolatutako webinarrak egingo dira ekainaren 3, 4, 10 eta 17an, 18:00etan hasita. Antolatzaileak dira LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko koordinazio taldea.

2020·05·26

$titulo.getData()


COVID-19k sortu duen krisi egoeraren testuinguruan, Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eta Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko koordinazio taldeak webinar sorta ba antolatu dute. 

 

Ekainaren 3, 4, 10 eta 17an egingo diren mahai-inguruetan, kooperatibismoari eta ekonomia sozialari buruzko gaurkotasun handiko hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola COVID-19ak sortutako egoera, kooperatibek egoerari emandako erantzuna eta kooperatibismoaren ekarpen posibleak. Mahai-inguru eta hitzaldietan, parte hartuko dute bertako zein kanpoko ordezkariek  

 

Webinarrak 18:00etan hasiko dira. Aurkezpen guztiak irekiak dira, baina, aldez aurretik izena eman beharko da.

 

EGITARAUA

  • Ekainak 3 (asteazkena). Mondragon Taldeko kooperatibak COVID-19aren aurrean.
    • Hizlariak:  Carlos Maza (Lagun-Aro), Aritz Otxandiano (FAGOR Taldea) eta  Mikel Larrea (Eroski).  Dinamizatzailea: Ainara Udaondo (Mondragon Unibertsitatea).
  • Ekainak 4 (osteguna). Kooperatibismoa Euskal Herrian eta Katalunian. 
    • Hizlariak:  Ivan Miró (La Ciutat Invisible-XES), Iñigo Iñurategi (Mondragon-Gestio soziala) eta Ainhoa Iribar (Olatukoop). Dinamizatzailea: Aitzol Loyola (Mondragon Unibertsitatea).
  • Ekainak 10 (asteazkena). Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Master berriaren aurkezpena. 
    • Hizlaria: Leire Uriarte (LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzailea eta masterreko koordinatzailea).
    • Aurkezlea: Julen Iturbe-Ormaetxe (Kontsultore artisaua).
  • Ekainak 17 (asteazkena). Kooperatibismoaren ekarpena post-COVID-19 garaian.
    • Hizlariak: Paloma Arroyo (COCETA) eta Rosa Lavín (Konfekoop). Dinamizatzailea: Leire Uriarte (Mondragon Unibertsitatea)