'Handia' filmeko Eneko Sagardoy ikasle ohia eta Aitor Arregi eta Andoni de Carlos Mondragon Unibertsitateko irakasleak irabazle Goya Sarietan

Atzealdea

'Handia' filmeko Eneko Sagardoy ikasle ohia eta Aitor Arregi eta Andoni de Carlos Mondragon Unibertsitateko irakasleak irabazle Goya Sarietan

Goya Sariak 2018

'Handia' filmeko Eneko Sagardoy ikasle ohia eta Aitor Arregi eta Andoni de Carlos Mondragon Unibertsitateko irakasleak irabazle Goya Sarietan

Eneko Sagardoy Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle ohiak irabazi du Gizonezko Aktore Onenaren Goya saria 'Handia' filmean egindako lanagatik. Aitor Arregi eta Andoni de Carlos gradu bereko irakasleek, bestalde, jaso dute, Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagarekin batera, Oinarrizko gidoi onenaren Goya Saria. 'Handia' filmak 10 sari jaso zituen guztira.

2018·02·05

$titulo.getData()


Eneko Sagardoy Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle ohiak irabazitako Aktore berri onenaren saria eta, gradu bereko Aitor Arregi eta Andoni de Carlos irakasleek -Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagarekin batera- jasotako Jatorrizko gidioi onenaren Goya sariaz gain, Handia filmak jaso ditu beste zortzi Goya sari, hala nola Jantzi diseinu onenaren saria, Muntaketa onenaren saria, Produkzio zuzendaritza onenaren saria, Zuzendari artistiko onenaren saria, Makilaje onenaren saria, Efektu berezi onenen saria eta Jatorrizko musika onenaren saria.

Handia filmaren zuzendariak dira Aitor Arregi eta Jon Garaño. 

Handia filma izan da Goya Sarien historian, sari gehien bildu dituen filmaetariko bat. Goya Sarien 32. edizioaren sari banaketa ekitaldia egin zen, Madrilen, pasa den otsailaren 3an.

Mondragon Unibertsitatearen izenean, zorionak Handia-ko talde osoari!